• Hasiera
  • Nortzuk gara
  • Eskola Kirola
  • Zer egiten dugu
  • Zer egin nahi duzu?
  • Zer jakin nahi duzu?
  • Kirolgi
  • Kirol emaitzak
  • Kirolak
  • gipuzkoa.eus
  • Aktualitatea
  • Tramiteak
  • Aldundia
  • Irekia
  • Facebook 
  • Twitter 
  • YouTube 
  • Instagram  
ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia - Diputación Foral de Gipuzkoa
ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia - Diputación Foral de Gipuzkoa Kirolak gipuzkoa.eus-eko menu nagusia ireki
  • Aktualitatea
  • Tramiteak
  • Aldundia
  • Irekia
  • Kirolak-n bilatu
  • EU
  • EU
  • Kontaktu horokorrak
  • dfg-compartir-span
  • ES
  • 943 112 111
  • gipuzkoa@gipuzkoa.eus
  • Gure bulegoak
  • Sare sozialak

Kirolak

  • Hasiera
  • Nortzuk gara
  • Eskola Kirola
  • Zer egiten dugu
  • Zer egin nahi duzu?
  • Zer jakin nahi duzu?
  • Kirolgi
  • Kirol emaitzak
  • gipuzkoa/
  • Kirolak/
  • Kirol emaitzak/
  • Berriak/

 
menu-kirolak
    • Hasiera
    • Lehiaketak
    • Agiriak
    • Hauteskundeak
    • Klubak eta taldeak
    • Berriak
    • Argazki galeria
    • Loturak
  • AFEDEGI
    • Federazio directorioa
    • Kirola eta teknologia
    • Kirola eta gizartea
    • Afedegiko Edukiak
    • Gipuzkoako Foru Aldundia
    • Eusko Jaurlaritza
    • Udaletxeak

Argazki galeria

Argazki galeria

Euskal Pilota Lapke, aurten ere Gipuzkoako txapeldun eskuz binaka nagusien Ohorezko mailan

Asteazkena, 2019.eko Azaroak 20

Ilunpe (nagusien 1. maila), Añorga (nagusien 2. maila), Tolosa 2 (jubenilen 1. maila) eta Lapke 2 (kadeteen 1. maila) dira oraingoz gainontzeko Gipuzkoako txapeldun berriak eskuz binakako espezialitatean; asteburu honetan eskuz banakako lehia hasiko da

Lapke taldeak jantzi du, aurten ere, eskuz binakako mailarik goreneko txapela Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan; eskuz binakako nagusien Ohorezko mailako finala irabazi du, hain zuzen ere, Hernani taldearen kontra. Azken hiru denboraldietan irabazi du Lapke klubak maila horretako finala: 2017-18 denboraldian Zubizarreta-Garmendia Exposito-Aranguren bikotearen Pagazperi nagusitu zitzaizkion, 2018-19an Zubizarreta-Garmendiak Labaka-Telletxearen Tolosa taldearen kontra irabazi zuten, eta aurtengoan Zubizarreta-Quinak Hernaniko Exposito-Lizeaga hartu dituzte mendean.
Eskuz binakako beste hainbat final ere jokatu dituzte asteburuan, Idiazabalen eta Tolosan. Hala, Gipuzkoako txapeldun berriak dira Ilunpe (Alberdi-Salegi) nagusien 1. mailan, Añorga (Oliden-Orbegozo) nagusien 2. mailan, Tolosa 2 (Amiano-Sudupe) jubenilen 1. mailan, eta Lapke 2 (Zubizarreta-Garcia) kadeteen 1. mailan.




Ondorengo lerrotan dituzue eskuz binakako finalen jaialdien xehetasunak:



Azaroak 16, larunbata, 11:00, Idiazabal-Igarondo


1. Eskuz binaka kadeteak, 1. maila:
TOLOSA 2 (Amiano-Iztueta) 19 / LAPKE 2 (Zubizarreta-Garcia) 22

2. Eskuz binaka nagusiak, Ohorezko maila:
LAPKE (Zubizarreta-Quina) 22 / HERNANI (Exposito-Lizeaga) 14




Azaroak 16, larunbata, 16:30, Tolosa-Beotibar


1. Eskuz binaka jubenilak, 1. maila:
MUNDARRO (Lizeaga-Lizeaga) 19 / TOLOSA 2 (Amiano-Sudupe) 22

2. Eskuz binaka nagusiak, 2. maila:
MUNDARRO (Loidi-Sanchez) 20 / AÑORGA (Oliden-Orbegozo) 22

3. Eskuz binaka nagusiak, 1. maila:
ILUNPE (Alberdi-Salegi) 22 / PAGAZPE (Santxo-Urruzola) 11




Eskuz binakako lehia hauek amaituta (kadeteen 2. eta 3 mailakoek, jubenilen 2. mailakoek eta nagusien 3. mailakoek oraindik lehian jarraitzen dute), eskuz banakako partidei ekingo diete pilotariek asteburuan (2019-11-24).

73 pilotarik eman du izena kadeteetan (39 1. mailan eta 34 2. mailan), 41 jubeniletan (30 1. mailan eta 11 2. mailan) eta 69 nagusietan (40 1. mailan eta 29 2. mailan).

Lehenik, itzuli bateko ligaxka jokatuko dute, abenduaren 8ko asteburura bitarte. Abenduaren 29ko jardunaldian jokatuko dituzte finalerdiak. Eta finalak 2020ko urtarrilaren 5eko asteburuan izango dira ikusgai, oraindik erabakitzeko dauden egoitzetan.

Itzuli
Subir
  • Facebook 
  • Twitter 
  • YouTube 
  • Instagram  
Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Tlfno. zb. 943 112 111
  • Lege oharra
  • Pribatutasun politika
  • Web-mapa
  • Erabilerraztasuna