• Hasiera
  • Nortzuk gara
  • Eskola Kirola
  • Zer egiten dugu
  • Zer egin nahi duzu?
  • Zer jakin nahi duzu?
  • Kirolgi
  • Kirol emaitzak
  • Kirolak
  • gipuzkoa.eus
  • Aktualitatea
  • Tramiteak
  • Aldundia
  • Irekia
  • Facebook 
  • Twitter 
  • YouTube 
  • Instagram  
ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia - Diputación Foral de Gipuzkoa
ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia - Diputación Foral de Gipuzkoa Kirolak gipuzkoa.eus-eko menu nagusia ireki
  • Aktualitatea
  • Tramiteak
  • Aldundia
  • Irekia
  • Kirolak-n bilatu
  • EU
  • EU
  • Kontaktu horokorrak
  • dfg-compartir-span
  • ES
  • 943 112 111
  • gipuzkoa@gipuzkoa.eus
  • Gure bulegoak
  • Sare sozialak

Kirolak

  • Hasiera
  • Nortzuk gara
  • Eskola Kirola
  • Zer egiten dugu
  • Zer egin nahi duzu?
  • Zer jakin nahi duzu?
  • Kirolgi
  • Kirol emaitzak
  • gipuzkoa/
  • Kirolak/
  • Kirol emaitzak/
  • Berriak/

 
menu-kirolak
    • Hasiera
    • Lehiaketak
    • Agiriak
    • Hauteskundeak
    • Klubak eta taldeak
    • Berriak
    • Argazki galeria
    • Loturak
  • AFEDEGI
    • Federazio directorioa
    • Kirola eta teknologia
    • Kirola eta gizartea
    • Afedegiko Edukiak
    • Gipuzkoako Foru Aldundia
    • Eusko Jaurlaritza
    • Udaletxeak

Argazki galeria

Argazki galeria

Euskal Pilota Eskuz binakako Emakumea Pilotari Txapelketako finalak jokatuko dituzte, ostiralean, Zestoan

Asteartea, 2020.eko Otsailak 11

Barrocal-Agirre eta Tolosa-Arraiza bikoteak izango dira aurrez aurre 2. mailako finalean, eta Espinar-Nora Mendizabal eta Arrieta-Maddi Mendizabal 1. mailakoan; Agirre, Espinar eta Nora Mendizabalentzat bigarren finala da txapelketa honetan; 19:00etan hasiko da jaialdia, Gurutzeaga pilotalekuan

Asteburuan bukatuko da eskuz binakako Emakumea Pilotari Txapelketaren bigarren edizioa. Hain zuzen ere, eta iaz bezala, Zestoako Gurutzeaga pilotalekuak hartuko ditu finalak, ostiralean, 19:00etatik aurrera. Ondorengo lerrotan dituzue jaialdiaren xehetasunak:



Otsailak 14, ostirala, 19:00, Zestoa-Gurutzeaga

1. Eskuz binaka, 2. maila: BARROCAL-AGIRRE / TOLOSA-ARRAIZA
2. Eskuz binaka, 1. maila: ESPINAR-Nora MENDIZABAL / ARRIETA-Maddi MENDIZABAL



Agirre, Espinar eta Nora Mendizabal pilotarientzat bigarren finala da txapelketa honetan.
Lehenak 2. mailako finala jokatu zuen iaz ere, Arteagarekin orduan; 14-22 galdu zuten Zubizarreta-Badiola bikotearen aurka. Bai Zubizarreta (2. mailan) bai Badiola (1. mailan aritu da aurten) finalaren atarian gelditu dira bigarren edizio honetan.
Eta Espinarrek eta Nora Mendizabalek 1. mailako finala jokatu zuten iaz, baina elkarren aurka. Espinarrek irabazi zuen, Urien bikote zuela, 22-12ko emaitzarekin; Maider Mendizabalekin jokatu zuen Norak. Urienek ez du parte hartu aurten, eta Maider Mendizabalek finalerdia galdu zuen, Badiolarekin.



Hain zuzen ere, joan den ostiralean izan ziren ikusgai finalerdiak, Alegiako Elorri frontoian. Maila bakoitzean 2. eta 3. postuan sailkatutako bikoteak izan ziren aurrez aurre, 1. postuan sailkatutakoek finalerako zuzeneko txartela lortua baitzuten: Espinar-Nora Mendizabal eta Barrocal-Agirre, 1. eta 2. mailan, hurrenez hurren. Hauexek izan ziren finalerdietako emaitzak:


Otsailak 7, ostirala, 20:45, Alegia-Elorri


1. Eskuz binaka, 2. maila:
TOLOSA-ARRAIZA 22 / ZUBIZARRETA-ETXEBERRIA 18
2. Eskuz binaka, 1. maila:
ARRIETA-Maddi MENDIZABAL 22 / Maider MENDIZABAL-BADIOLA 18



10 bikote lehiatu da txapelketaren bigarren edizio honetan (5 1. mailan, eta beste 5 2. mailan):

1. maila
Espinar-Nora Mendizabal
Larrarte-Badiola
Araiztegi-Orbegozo
Arrieta-Maddi Mendizabal
Bergara-Arrillaga

2. maila
Zubizarreta-Etxeberria
Tolosa-Arraiza
Maddi Unanue-Oihana Unanue
Barrocal-Agirre
Arteaga-Ugartemendia

Itzuli
Subir
  • Facebook 
  • Twitter 
  • YouTube 
  • Instagram  
Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Tlfno. zb. 943 112 111
  • Lege oharra
  • Pribatutasun politika
  • Web-mapa
  • Erabilerraztasuna