Osteguna, 2020.eko Maiatzak 28
Azken unera arte eutsi nahi izan dio federazioak denboraldiarekin jarraitzeko aukerari, eta hainbat proposamen lantzen joan da egunotan, baina gaur gaurkoz ez dago horretarako bermerik; klubei izan duten pazientzia eta jarrera benetan eskertu nahi die
Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF) 2019-20 denboraldia behin betiko bertan behera uztea erabaki du. Zuzendaritzak gaur (2020-05-27, asteazkena) egin duen bileran hartu du erabakia.
Azken unera arte eutsi nahi izan dio federazioak denboraldiarekin jarraitzeko aukerari, eta hainbat proposamen lantzen joan da egunotan; baina COVID-19 dela-eta sortutako egoera eta aurreikuspenak aztertuta, eta denon ongizatea lehenetsiz, bere eskumena diren lurralde mailako federatuen txapelketa guztiak bertan behera uzteko erabakia hartu behar izan du. Izan ere, ekaineko lehen astea zen GEPFrentzat txapelketak hasteko azken aukera, baina gaur gaurkoz ez dago horretarako bermerik (instalakuntzen irekiera, erabilera, segurtasun irizpideak eta protokoloak...).
Gauzak horrela, oraindik jokatzekoak ziren txapelketak ezin izango ditugu antolatu:
Herriarteko Txapelketa
Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa, eskuz banaka lau terdian (gizonezkoak eta emakumezkoak)
Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa, zesta-punta banaka
Gipuzkoako Errebote Txapelketa
Gipuzkoako Eskuko Pasakako Txapelketa
Udaberri Saria
Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa, joko garbi
Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa, paleta argentinarra neskak
real sociedad s.a.d. b
osasuna b
burgos c.f.
oiartzun k.e.
touring ke
pasaia k.e.
basconia c.d.
añorga k.k.e
ereintza aguaplast
indupime basauri
amenabar zarautz zke
beti-onak