Astelehena, 2021.eko Maiatzak 10
Kadeteen 2. mailako finala irabazi zion Astigarragako klubeko Goñik Bergarako Lazpiurri; eta nagusien 1. mailako finalean, Lapke klubeko Senarren ez agertzea dela-eta Mundarroko Expositok jantzi zuen txapela
Eskuz banaka lau terdiko Gipuzkoako Txapelketako bi final jokatu ziren, atzo (2021-05-09), Donostiako Atano III.a pilotalekuan; eta Mundarro klubeko pilotariek jantzi zituzten bi txapelak. Kadeteen 2. mailako finalean, Astigarragako klubeko Goñik 22-6 irabazi zion Bergarako Lazpiurri; eta nagusien 1. mailako finalera ezin izan zuen azaldu Lapke klubeko Senarrek eta, hortaz, Mundarroko Expositok eraman zuen txapela etxera.
Maiatzak 9, igandea, 11:00, Donostia-Atano III.a
1. Eskuz banaka lau terdian, kadeteen 2. maila (GIPUZKOA):
MUNDARRO-Xuban Goñi 22 / BERGARA-Josu Lazpiur 6
2. Eskuz banaka lau terdian, nagusien 1. maila (GIPUZKOA):
MUNDARRO-Hodei Exposito 22 / LAPKE-Beñat Senar 0 (EA)
Bestetik, emakumezkoen txanda izango da orain Gipuzkoako lau terdiko Txapelketan (nahiz eta bakar batzuk orain arte gizonezkoekin batera lehiatu, eta baita finalen bat jokatu ere).
Hain zuzen ere, datorren asteburuan (2021-05-16) ekingo diote lehiari, jubeniletan zein nagusietan. Perlines (Ataun), Barrocal (Bergara), Arraiza (Izurun) eta Zubizarreta (Plaza Emakumeak) pilotariek jokatuko dute jubeniletan. Eta Mendizabal (Gazteleku), Bergara (Izurun) eta Larrarte (Su-Berri) ariko dira nagusietan.
Itzuli bateko ligaxka jokatuko dute lehenik bi kategorietan. Eta ekainaren 13ko jardunaldian izango dira finalak.
barcelona f.c.
valencia c.f. s.a.d.
racing club el ferrol
mirandes c.d.
zast 2009
aldapeta maria ikastetxea
barcelona f.c.
madrid cff
ostadar s.k.t -b-
saskiaxular
sporting club de huelva c.d. 0
eibar s.a.d. 1