Igandea, 2021.eko Urriak 10
Gaur eguerdian Larrabetzun egin da aurtengo 3. mailako Euskadiko Aizkora Txapelketaren hirugarren eta azken kanporaketa. Jarraian, aritu diren hamar aizkolariek lortutako denborak:
Patxi Mindegia Mutuberria (Na) 8min 3seg Suharri Rodriguez Salaberria (Gi) 8min 44seg Ibai Soroa Mugertza (Na) 8min 59seg David Naredo Hevia (Bi) 9min 30seg Txomin Amundarain Orbegozo (Na) 10min 20 seg Ibon Garaiburu Zubillaga (Gi) 11min 21seg Mikel Indakotxea Jaunarena (Na) 11min 31seg Rubén España Arribas (Bi) 12min 16seg Beñat Lekue Etxebarria (Bi) 12min 49seg Emilio Garcia Herranz 13min 10seg(Na)
Aizkolari bakoitzak 4 kanaerdiko ebaki ditu eta eguneko denborarik onenak lortu dituzten bi aizkolariak sailkatu dira finalerako, hau da: PATXI MINDEGIA eta SUHARRI RODRIGUEZ. Ondorioz, aurreikusita zeuden hiru kanporaketak egin ondoren, finalean aritzeko txartela lortu dituzten sei aizkolariak hauek dira: JOKIN URRETABIZKAIA (Gi) eta JULEN GABIRONDO (Gi), 2021/08/15, Donamaria – Nafarroan sailkatutakoak XUBAN KAÑAMARES (Na) eta ANDONI IRURETAGOIENA (Gi), 2021/09/05, Mungia – Bizkaian sailkatutakoa PATXI MINDEGIA (Na) eta SUHARRI RODRIGUEZ (Gi), gaur 2021/10/10 Larrabetzu – Bizkaian sailkatutakoak