• Hasiera
  • Nortzuk gara
  • Eskola Kirola
  • Zer egiten dugu
  • Zer egin nahi duzu?
  • Zer jakin nahi duzu?
  • Kirolgi
  • Kirol emaitzak
  • Kirolak
  • gipuzkoa.eus
  • Aktualitatea
  • Tramiteak
  • Aldundia
  • Irekia
  • Facebook 
  • Twitter 
  • YouTube 
  • Instagram  
ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia - Diputación Foral de Gipuzkoa
ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia - Diputación Foral de Gipuzkoa Kirolak gipuzkoa.eus-eko menu nagusia ireki
  • Aktualitatea
  • Tramiteak
  • Aldundia
  • Irekia
  • Kirolak-n bilatu
  • EU
  • EU
  • Kontaktu horokorrak
  • dfg-compartir-span
  • ES
  • 943 112 111
  • gipuzkoa@gipuzkoa.eus
  • Gure bulegoak
  • Sare sozialak

Kirolak

  • Hasiera
  • Nortzuk gara
  • Eskola Kirola
  • Zer egiten dugu
  • Zer egin nahi duzu?
  • Zer jakin nahi duzu?
  • Kirolgi
  • Kirol emaitzak
  • gipuzkoa/
  • Kirolak/
  • Kirol emaitzak/
  • Berriak/

 
menu-kirolak
    • Hasiera
    • Lehiaketak
    • Agiriak
    • Hauteskundeak
    • Klubak eta taldeak
    • Berriak
    • Argazki galeria
    • Loturak
  • AFEDEGI
    • Federazio directorioa
    • Kirola eta teknologia
    • Kirola eta gizartea
    • Afedegiko Edukiak
    • Gipuzkoako Foru Aldundia
    • Eusko Jaurlaritza
    • Udaletxeak

Argazki galeria

Argazki galeria

Euskal Pilota Martxan da Eskola Kiroleko Gipuzkoako Txapelketa

Asteazkena, 2024.eko Azaroak 13

Benjamin eta alebin kategorietako pilotariak dagoeneko ari dira eskuz, eta asteburuan hasiko da alebinen paletako lehia; 300dik gora taldek eman du oraingoz izena.

 


 

Martxan da 2024-25 denboraldiko Eskola Kiroleko Gipuzkoako Txapelketa. Benjamin eta alebin kategorietako pilotariak dagoeneko ari dira eskuzko parte hartzeko jardueretan eta txapelketako partidetan. Eta asteburuan (2024-11-16) hasiko da alebinen paletako lehia. 300dik gora taldek eman du izena oraingoz. 

Ondorengo lerroetan jaso ditugu hainbat xehetasun:

 

ESKUA
 

- Benjamin eta alebin kategorietako pilotariek hartuko dute parte: benjaminek parte hartzeko jarduerak izango dituzte, eta ez da sailkapenik egingo; eta alebinek lehiaketa jarduerak izango dituzte.

- Neskak eta mutilak ariko dira.

- Taldeak 3-4 pilotariz osatuta egongo dira.

- Eskualdeka ariko dira, azken fasera arte: Buruntza, Deba, Donostialdea, Goierri, Oarso-Bidasoa, Tolosaldea eta Urola Kosta.

- 295 taldek eman du izena oraingoz: 147 benjaminetan (25 Buruntzan, 42 Deban, 19 Goierrin, 7 Oarso-Bidasoan, 34 Tolosaldean eta 20 Urola Kostan) eta 148 alebinetan (24 Buruntzan, 32 Deban, 10 Donostialdean, 12 Goierrin, 21 Oarso-Bidasoan, 28 Tolosaldean eta 21 Urola Kostan).

- Urriko azken asteburuan ekin zioten lehendabiziko faseari eskualde batzuetan, azaroko bigarren asteburuan jarraitu beste hainbatetan, eta aurrerago ere gehituko dira beste hainbat. Lehendabiziko fase hori urte bukaeraraino luzatuko da.

- Egoitzatan izango dira jardunaldiak, larunbat arratsaldetan. Eta hitzordu bakoitzean talde bakoitzak partida bat baino gehiago jokatuko ditu (frontisean eta errebotean).

- Partidak hiru jokotara (partida txikiak) izango dira, lehendabiziko biak banaka eta hirugarrena binaka. Joko bakoitza 8 tantotara lehiatuko da.

 

PALETA
 

- Alebin kategoriako palistek jokatuko dute, molle-pelle pilotarekin; batzuk molle-pelle handia eta beste batzuk molle-pelle txikiarekin.

- Neskak zein mutilak lehiatuko dira.

- Taldeak bizpahiru pilotariz osatuta egongo dira.

- Gipuzkoako mailakoa izango da, orokorra (ez eskualdeka).

- 14 taldek eman du izena: 9 talde molle-pelle handiko txapelketan (bi multzotan banatuta) eta 5 talde molle-pelle txikikoan (multzo bakarra).

- Larunbat honetan ekingo diote lehendabiziko faseari, eta urte bukaerara arte iraungo du.

- Egoitzatan izango dira jardunaldiak, larunbat arratsaldetan. Hauek dira aurreikusitakoak: azaroak 16, Zumaia; azaroak 23, Ordizia; azaroak 30, Oiartzun; abenduak 7, Azpeitia; abenduak 14, Orio.

- Molle-pelle handiko paleta txapelketan, hiru jokotako partida jokatuko dute: lehendabiziko biak banaka eta hirugarrena binaka. 10 tanto egitera izango dira banakakoak, eta 15 tanto egitera binakakoa.

- Molle pelle txikiko paleta txapelketan, berriz, binakako partida bat jokatuko dute, 25 tantotara.

 

Informazio gehiago Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren webgunean.

Itzuli
Subir
  • Facebook 
  • Twitter 
  • YouTube 
  • Instagram  
Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Tlfno. zb. 943 112 111
  • Lege oharra
  • Pribatutasun politika
  • Web-mapa
  • Erabilerraztasuna