2000. urtean, Sydneyn izandako Joko Olinpiko Modernoen XXVII. edizioan, emakumezkoen lehen parte-hartzetik 100 urte bete ziren, 1900. urtean izandako II. Olinpiadetan emakumezkoek parte hartu zutenetik, alegia.
Joko Olinpikoen fundatzaile Pierre de Coubertin baroia lehiaketa olinpikoetan emakumezkoek parte hartzearen aurka azaldu zen, kirolak emakumezkoengan hauentzat desiragarriak eta onuragarriak ez ziren ezaugarriak errotzen zituelako ustean. Izaera ausart eta ekina osatzen duten sakrifiziorako izpiritua, kemena eta borondate indartsua gizonezkoen bertute eta gerlariaren idealaren mami izaten segitzen zuten. Coubertinek grina izugarria zuen antzinako greziarren erritoetarako eta hauek, xehetasunik txikienetan ere birsortu nahi izan zituen. Greziar haiek ez zieten emakumeei estadioetara sartzen uzten, ezta ikusle joanda ere, eta Coubertin urteetan borrokatu zen emakumezkoak txapelketetatik aparte egon zitezen. Horiek horrela, lehen emakumeak golf eta tenis probetan hasi ziren lehiatzen 1900. urtean Parisen, eta horiez gain arku-tiroan San Luisen. Ondoren, 1908. urteko Joko Olinpikoetan, bela-estropadetan eta patinaje artistikoan ere parte hartu zuten.
1900. urteko Pariseko irudia. Urte horretan hartu zuten parte lehen aldiz emakumeek Joko Olinpikoetan.
Iturria: Kirolak.net
granada cf 0
sd eibar 0
aiala zarautz z.k.e. 25
replasa beti-onak 21
caja viva blendio sinfin santander 20
eibar eskubaloia 22
club balonmano romo broker kirol 27
saizar usurbil k.e. 16
anaitasuna 25
ereintza aguaplast 30
balonmano barakaldo 30
eibar eskubaloia 29