Emakumeen taila, tamaina eta pisua txikiagoak dira gizonezkoenak baino; hau da, armazoi txikiago eta arinagoa dute emakumeek. Emakumeen eta gizonen gorputzak, argi dagoenez, ezberdinak dira eta faktore hormonalak dira, behin pubertarora helduta, ezberdintasuna sortzen dutenak; hots, hezurren pisu txikiagoa, ehuneko edo portzentaje koipetsu handiagoa eta gihar-masa (koiperik gabea) txikiagoa.
| Gorputzaren osaera | Emakumeak | Gizonezkoak |
|---|---|---|
| Gantzaren pisua | 20-25% | 12-16% |
| Giharraren pisua | 20-25% | 35-40% |
Giharraren masa erpina emakumezkoek 13 urtetik 15era artean lortzen dute, gizonezkoen kasuan, ordea, 20 urtera arte jarraitzen du handitzen. Gantzaren pisua handiagoa izateak zailtzen du kirolean aritzea, nekea handituz eta motrizitatea murriztuz. Emakumezkoen gorputzak, gizonarenaren aldean, gantz gehiago du gluteoetan, ugatzetan, aldaketan eta izterren goiko aldean; eta hori estrogenoen eragina dela eta. Halaber, estrogenoek hezurrak goizago haztea eta garapenaren amaiera lehenago erdiestea eragiten dute. Pelbisa zabalagoa da eta ez hain sakona emakumezkoengan, izter-hezurraren angelua handiagoa da eta bizkarrezurrari dagokionez, bihurdura handiagoa (aurreko konbexutasuna) dute gerrialdean; horrek kargekin jardutea zaildu egiten du. Zangoak eta besoak, altuerarekiko, laburragoak dira; hortaz, palanka-besoa txikiagoa izanik, eraginkortasun mekanikoa dela eta, kirol espezialitate batzuetan errendimendua txikiagoa edo mugatuagoa izan daiteke. Belaunetan nolabaiteko artikulazio konbexutasuna (balgoa edo barneko errotazioa) egoteak ezegonkortasun-arriskua handitzen du eta horrek aurreko ligamendu gurutzatuan lesio gehiago, sindrome femoropatelar gehiago eta estres-haustura gehiago edukitzea dakar. Beste alde batetik, grabitate-zentroa % 6 beherago dago gizonezkoengan baino eta, hortaz, egonkortasun handiagoa dute emakumezkoek.
betoño cd 1
real sociedad de fútbol 0
sd eibar 3
athletic club 3
saizar usurbil k.e. 35
tolosa c.f. eskubaloia 31
amenabar zarautz zke 40
egia teila fabrika 19
naturpeller san cristobal de segovia 0
cmo valves lauburu ibarra 7
sd eibar c 1
bilbao artizarrak fk 3