Ezberdintasun hormonalen (testosterona 10-20 aldiz txikiagoa emakumezkoengan) ondorioz giharren pisu (koiperik gabeko pisua) txikiarekiko indar sekundario txikiagoa dute emakumeek. Gehienezko indarra edukitzera lehenago heltzen dira emakumezkoak, 18 urtetik 22ra artean, eta % 40 txikiagoa da gizonek erdiesten dutena baino. Beheko treneko indar-balioak eta indar elastikoenak antzerakoagoak (gizonezkoen balioen % 70etik 80ra artekoak) dira. Goiko trenaren potentziaren aldeak, ordea, handiagoak dira (gizonezkoen balioen % 50etik 60ra artekoak).
Giharren zuntzen banaketari dagokionez, ez dago alderik, baina baliteke emakumezkoek zuntz txikiagoak eta beharbada gutxiago edukitzea.
Elastikotasuna % 10eraino handiagoa da emakumezkoetan, baita mugikortasun artikularra eta lokailuen laxotasuna ere.
Ikasketa motorerako, koordinaziorako eta mugimenduen burutzapen teknikorako trebetasun handiagoa dute emakumezkoek eta zenbait lesiotarako joera txikiagoa dute.
Ikasketa motorerako, koordinaziorako eta mugimenduen burutzapen teknikorako trebetasun handiagoa dute emakumezkoek eta zenbait lesiotarako joera txikiagoa dute.
Erreakzio-abiadura eta mugimenduen sarritasuna antzekoak dira emakumezkoetan eta gizonezkoetan; hala ere, translazio-abiadura txikiagoa dute emakumeek. Indar-entrenamenduaren programa batean sartutako emakume batek gizon batek lortzen dituen hobekuntza berdinak lortzen ditu (% 20tik 40ra), baina ez hainbeste giharren hipertrofiagatik (sekundarioa, testosteronaren hazkundea dela eta, indar-entrenamenduaren ekintza anabolizantearen eraginez), kontrol neuromotore edo neuralen faktoreengatik baizik. Emakumeek indar erlatibo berdina garatzeko gizonek behar duten denboraren halako bi behar dute.
Halaber, giharren bolumenari eusteko sarriago lan egin behar izaten du emakumezkoak.
afantxo pesc. ferreres 1
mondrate cd 3
ampo ordizia 66
a.d. ingenieros industriales las rozas rugby 11
gesalaga okelan gipuzkoa sortzen 32
gaztedi rt 31
eldense 1
real sociedad de fútbol 2
betoño cd 1
real sociedad de fútbol 0
sd eibar 3
athletic club 3