Astelehena, 2025.eko Abenduak 1
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Departamentuak bere "kezka" adierazi du Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak ebazpen judizial berri baten ondoren. Ebazpen horrek "Gipuzkoako kirol-hastapenaren eredua erasotzen du, eta berriz ere arriskuan jartzen du Multikirolaren jarduera lehenesten duten politikak, espezializazio goiztiarra saihesten dutenak eta, azken finean, abal zientifiko eta pedagogikoa duen eredu bat ezartzen dutenak".
2025-2026 ikasturterako eskola-kirola arautzen duen Foru Aginduaren bi artikulu baliogabetzen ditu auto berriak. Dokumentua ezin da errekurritu eta berehala jarriko da indarrean. Horrela, ikasleek hilean behin baino gehiagotan lehiatu ahal izango dute beren klubarekin. Familiek hobeto egokitzen diren ordutegiak aukeratu ahal izango dituzte, eta asteburuetan ez da Multikirolaren lehentasun automatikorik egongo.
Zehazki, 2025-2026 Foru Aginduaren 2.1 eta 2.1.5 artikuluak ezabatzen ditu testuak, Auzitegi Naguziak uste baitu Aldundiak Multikirola programaren alde egiten duela, ordutegi- eta egutegi-mugak dituzten klubak "oztopatuz", entrenamendu- eta lehiaketa-jardunaldietarako. Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren arabera, gainera, foru arauak kirol bakarreko jarduera "osagarri" bihurtzen du, eta ez du "ordezkatzen"; beraz, Multikirola "inposatzeko" zeharkako modu bat da.
Era berean, alebin kategoriara arte emaitzak eta sailkapenak jakinarazteko atzerapena jasotzen dute artikulu horiek. Neurri hori bat dator Europako eta nazioarteko gomendioekin, ikasleak lehia-presio goiztiarretatik babesteko, eta horiek ere zalantzan geratuko lirateke.
Goizane Álvarez Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol diputatuak azpimarratu duenez, "politika publikoak ezinezkoak dira araurik ez badago. Multikirola ez da inposaketa bat, modelo formatibo eta unibertsala izatea bermatzeko diseinatutako hezkuntza proposamena baizik. Erregulazioak ez du askatasuna kentzen; ordenatu egiten du eta guztiontzat posible egiten du”, adierazi du.
Era berean, gogorarazi du Eusko Legebiltzarrak Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Legea onartu zuela, eta bertan ezartzen dela kirol-hastapeneko politikek lehentasuna eman behar diotela kirol anitzeko jarduerei, espezializazio goiztiarra saihestu behar dutela eta garapen harmonikoa bermatu behar dutela. Legeak eskumenak ematen dizkie diputazioei eta udalerriei araudi hori garatzeko, eta "baimentzen du norabide horretan politika publikoak hartzea".
Álvarezek gaineratu duenez, "ebazpen berri horrek espezializazio goiztiarra saihestu nahi duen eredu bati kalte egiten jarraitzen du. Kirol bakarreko jardueretara bultzatzen gaitu, eta, literatura zientifikoak ohartarazten duenez, lesio-arriskua areagotu, gainkargak kronifikatu eta jarduera fisikoa behar baino lehen uzten lagun dezakete. Gure konpromisoa haurrak kirol esperientzia anitz, osasungarri eta orekatuekin hazten direla bermatzea da ". diputatuak gogorarazi duenez, eredu horrek "Batzar Nagusietako talde guztien aho bateko babesa du, azken hilabeteotan gai horri buruz egindako txostenak agerian utzi duen bezala".
Ildo horretan, Álvarezek, denboraldi honetan Multikiroleko inskripzioei buruzko behin betiko datuen berri emateko abenduaren 5ean Batzar Nagusietan agerraldi bat egitea aurreikusi zuen Orain formalki eskatu du ebazpen.
aurrera de vitoria cd a 0
tolosala af ke garaje tolosa 8
lauburu ke ibarra 1
montearatz aguraingo oriamendi lkfe 4
afantxo pesc. ferreres 1
mondrate cd 3
naturpeller san cristobal de segovia 0
cmo valves lauburu ibarra 7
antiguoko ke estudio dental barrenechea 2
pinseque ad 6