Larunbata, 2025.eko Abenduak 6
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kiroletako diputatu Goizane Álvarezek, berak hala eskatuta, agerraldia egin du gaur Batzar Nagusietan, Multikirolak 2025-2026 denboraldian izango duen parte-hartzeari buruzko datuak aurkezteko, programaren arau-esparrua aldatu duten ebazpen judizialek markatutako testuinguru batean.
Alvarezek adierazi duenez, “Multikirola bakarrik egiten dutenen, kirol eskoletan bakarrik daudenen eta Multikirola eta kirol eskola aukera konbinatua egiten jarraitzen dutenen arteko datuen analisi gurutzatua egin ondoren, argi ikusten da 5.000 adingabe ditugula denboraldi honetan espezializazio goiztiarra eta kirol bakarrekoa egiten ari direnak”.
Era berean, LH3, LH4, LH5 eta LH6 mailetako matrikulazioek %2,5 egin dutela behera kontuan hartuta, diputatuak adierazi du Multikirolako parte-hartzea %18,2 jaitsi dela aurtengo denboraldian Benjamín eta Alebin kategorietan, guztira 11.919 ikasle inskribatuta. Horietatik %41 neskak dira, eta %59, mutilak.
Iaz, ikasleen %63,5ek egiten zuten Multikirola maila horietan; denboraldi honetan, proportzioa %45,3ra jaitsi da. Sexuen arabera, ia nesken %38k egiten dute Multikirola (iaz ia %50 ziren); mutilen kasuan, %52,5 daude inskribatuta aurten, eta iaz, %77 ziren.
“Klubetara joate horrek aurreikus daitekeen teknifikazio goiztiarreko dinamika bat sortzen ari dela”, azaldu du Álvarezek, eta nabarmendu du Multikirolean izena emandako taldeen kopuruan ere “eragin zuzena eta konponezina” izan duela, 1.493tik 1.111ra igaro baita (382 gutxiago), bai eta programaren barruan mantentzea lortzen duten ikastetxeetan ere. Zehazki, zortzi ikastetxek, batez ere lerro bakarreko eskola txikiek, ezin izan dute programan jarraitu. Eskualdeka, beherakada nabarmenena Buruntzaldean izan da, eta ondoren Bidasoa/Oiartzun, Deba, Goierri/Tolosaldea eta Donostian.
Bestalde, klubetako kirol eskoletako parte-hartzea handitu egin da: 2024/25ean 10.464 izatetik 10.767 izatera pasa da denboraldi honetan (+%3).
Kohesioa zaindu eta elkarbizitza bermatu
Batzar Nagusietako agerraldian, Álvarezek azpimarratu du jokoan dagoena “programa zehatz bat baino askoz gehiago” dela. “Eredu hau galtzea aukera-berdintasuna galtzea da; haurren lesioak eta burnout-a prebenitzeko bideak galtzea; haurrek kirol berriak ezagutzeko aukera galtzea; eta funtsezko balioak galtzea, hala nola frustrazioarekiko tolerantzia, talde-lana edo emaitzaren gainetik jolasa. Eta Gipuzkoak azken hiru hamarkadetan eraiki duen kirol-politika berritzaileko lidergoa galtzea ere bada”.
Horregatik, diputatuak iragarri du Aldundiak federazioak, ikastetxeak, klubak eta Lurralde Kontseilua deituko dituela arau-egoera berriaren aurrean hurrengo urratsak modu partekatuan aztertzeko, eta bi bideen —publiko eta polideportiboaren, eta pribatu eta monodeportiboaren— elkarbizitza bermatzeko.
Álvarezek gogorarazi du, halaber, 2026-2027 denboralditik aurrera kuota bakarra ezarriko dela, eta horrek dakarren ahalegin ekonomikoa 2025eko 1,2 milioitik 2026ko 3,9 milioira igaroko dela, eta 2027rako 4,2 milioiko kreditua aurreikusten dela. Indartze horrek formakuntza gehiago, eragileei laguntza handiagoa eta entzute aktiboko prozesu bat ekarriko du zerbitzua hobetzen jarraitzeko.
Amaitzeko, diputatuak berretsi egin du Kirol Departamentuak haurren eta nerabeen alde duen konpromisoa: “Gure esku dauden baliabide guztiak jarriko ditugu Multikirola eredua berdintasunaren, aukeraren, prebentzioaren eta gizarte-kohesioaren eredu izaten jarrai dezan. Parte hartzea eskubide bat da, eta harrotasun iturri ere izan behar du”.
Álvarezek gogorarazi du Multikirola “berrogei urte inguruz erreferente hezitzailea eta kirol-erreferentea izan dela, aukera-berdintasuna bermatzen duen eredua eraikiz, kirol-aniztasuna sustatuz eta espezializazio goiztiarra atzeratuz. Polikiago aurreratzea urrunago iristeko; eta nahi duen orok izango du halako programa baten alde egiteko aukera”.
aurrera de vitoria cd a 0
tolosala af ke garaje tolosa 8
lauburu ke ibarra 1
montearatz aguraingo oriamendi lkfe 4
afantxo pesc. ferreres 1
mondrate cd 3
naturpeller san cristobal de segovia 0
cmo valves lauburu ibarra 7
antiguoko ke estudio dental barrenechea 2
pinseque ad 6