Asteazkena, 2025.eko Apirilak 23
Multikirolan parte hartzeko derrigortasuna aldi baterako indarrik gabe uzten duen behin-behineko exekuzio autoaren aurrean, Gipuzkoako Foru Aldundiak ez du berraztertzeko errekurtsorik aurkeztuko. Erakundeak errespetatu eta onartu egiten du epailearen erabakia, jarritako kasazio-errekurtsoaren ebazpenaren zain dagoen bitartean.
Orain arte, Gipuzkoako eskolako kirol ereduak baldintza gisa multikirolan izena emanda egotea ezartzen zuen — 8 eta 12 urte bitartean hainbat kirol modalitate egitea sustatzen duen programa bat —. Hala ere, epaia behin-behinean betearazteak esan nahi du baldintza hori ez dela eskatzeko modukoa.
Joan den apirilaren 11n foru diputatuak Batzar Nagusietan agertzeko eskatu zuen, 2 helbururekin:
1- Multikirola programaren finantzaketa-azterlanari buruzko informazioa ematea. Aurreko agerraldian horren inguruko hausnarketaren bat aurreratu zuen.
2- Etorkizuneko agertokiak aurreratzea, kirol-hastapeneko eredu inklusiboa, solidarioa eta kalitatezkoa babesteko.
Duela gutxi ezagututako autoa ikusita, haren edukia zabalduko dira. Testuinguru horretan, Alvarezek azpimarratu du Gipuzkoako Foru Aldundiak berretsi egiten duela Gipuzkoako kirol-hastapenean parte hartzen duten eragileekin batera lanean jarraitzeko konpromisoa, lurraldeko haur guztien kirol-eskubidea bermatzeko. Eskubide hori erakunde publikoek babestu eta sustatu behar dute.
Aldi berean, eskola-kirolari buruzko ponentzia espezifiko bat sortzea sustatu da, hezkuntzako, kiroleko eta erakundeetako eragileen parte-hartzearekin, Eskola Kirolaren Gipuzkoako eredua indartzeko eta programa birpentsatzeko, inklusioaren, ekitatearen eta kalitatearen ikuspegitik.
leioa sd 1
beasain sd 3
real sociedad b 2
celta fortuna 0
athletic club b 4
real union club 2
sd eibar
córdoba cf
real madrid 2
real sociedad 0