Osteguna, 2025.eko Apirilak 24
Gurasoek beren seme-alabaren lizentzia digitala eskatu diezaiekete dagokion erakundeari (ikastetxe ala klubari). Modu honetan, haurrak eskola kirolean parte hartzen duen bitartean, urtero izapidetzen diren izen-emateak eta istripu parteak kontsultatu ahalko ditu denbora errealean.
Gainera, erakundeek zuzenean deskargatu ahal izango dute partaideen edo taldeen eskola-lizentzia digitala, Eskola Kirolaren aplikazioaren bidez, eta ikasturtean zehar egiten diren aldaketei buruzko informazioa jasoko dute denbora errealean.
Izena emateko orduan, aurrez ezarritako baldintzak betetzen ez badira, gerta daiteke gorabeherak dituzten parte-hartzaileak edo taldeak identifikatzea, eta horiek ez dute eskola-lizentziarik izango Gipuzkoako Foru Aldundiak gorabehera bideratu arte.
Hori dela eta, gorabeherak ahalik eta azkarren konponduko ditu (baimendu edo ukatu) dagokion Eskualdeko Kirol Bulegoak. Gorabehera konpondu ondoren, dagokion erakundeak abisu bat jasoko du Eskola Kirolaren aplikazioan agertzen den posta elektronikoan. Gorabehera ez bada baimentzen, kasu bakoitzerako adostutako irizpideak ez dituela betetzen ulertuko da. Dagokion erakundeak, salbuespenezko egoera gisa ulertu behar dela uste badu, baimena eskatu ahal izango du baimenen aplikazioaren bidez.
Bestetik, jakinarazten dizuegu, 2025-26 ikasturtetik aurrera, eskola-lizentzia digitalean parte-hartzailearen argazkia agertu beharko da, lehiaketa hauetan parte hartzeko:
• Errendimendu-hastapeneko lehiaketa
• Gipuzkoako Eskolarteko Lehiaketak (haur mailatik aurrera)
leioa sd 1
beasain sd 3
athletic club b 4
real union club 2
real sociedad b 2
celta fortuna 0
sd eibar
córdoba cf
real madrid 2
real sociedad 0