Osteguna, 2025.eko Apirilak 24
1. Ikasleentzat onuragarria da Eskola Kirolean parte hartzea? Zergatik?
Gaitasun ezberdinak lantzeko ezinbestekoa delako kirol ezberdinak ezagutu eta praktikatzea. Espezializazio goiztiarra ekiditea garrantzitsua da koordinazioa eta psikomotrizitatea behar bezala garatzeko.
2. Zein ondorio ditu espazioak eta ikaskideak ikasturte osoan egonkorrak izateak?
Talde-lana eta adiskidetasuna bultzatzen ditu. Positiboa da elkarbizitzari lotutako arazoak konpontzeko eta haurren arteko harremanak indartzeko, betiere, talde mistoak badira. Hiruhileko bakoitzean taldeak aldatzea proposatu daiteke lehian ezberdintasun
handia ikusten bada, baina gure ikuspegitik, positiboagoa da taldeak egonkorrak izatea.
3. Oro har, nolakoa da familiek Eskola Kirolarekin duten harremana?
Uneotan, motibazioa falta dutela iruditzen zait. Derrigortasuna kenduz gero, asteburu gehiago “libratuko” dituztela uste dute. Gainera, ez dituzte Eskola Kirolaren alderdi postiboak ezagutzen, eta futbolarekiko zaletasuna gailentzen da. Horregatik, Eskola Kirolaren balore eta ezaugarriak ongi ezagutzeko gomendatuko nieke, proiektuan sinetsi dezaten eta lagundu dezaten. Gurasoen elkarlana ezinbestekoa da Eskola Kirolaren proiektua indartu eta mantentzeko.
4. Eta zein erronka ditu Eskola Kirola programak?
Kluben eta ikastetxeen arteko harremana indartu behar da, elkarrekin, Eskola Kirola sustatu dezaten. Herri bakoitzean sortzen diren proiektuak bultzatuz gero, baita finantzaketari dagokionean ere, ekintza erakargarriagoak egiteko aukera izango dugu.
1. Ikasleentzat onuragarria da Eskola Kirolean parte hartzea? Zergatik?
Eskola Kirolean, kirolaz gain, balio asko lantzen dira. Ikasle bakoitzak bere ezaugarriak ditu, esperientzia ezberdin asko dituzte, bizipenak… baita gaitasun ezberdinak ere! Gainera, etxe bakoitzeko errealitatea ezberdina da. Horregatik, Eskola Kirolak espazio bat eskaintzen die kirola egiteko, taldeko kide sentitzeko eta gaitasun fisiko zein emozionalak lantzeko. Gainera, ekonomikoki irisgarria da familia guztientzat eta senideen artean kirol ohiturak sustatzeko aukera eskaintzen du. Honek guztiak eragin zuzena du ikasleen autoestimuan.
2. Adinaren arabera, haur eta nerabeek lantzen dituzten kirolen kopurua eta horien
antolaketa aldatzen doa. Nola baloratzen duzue prozesu hau?
Oro har, egokia iruditzen zait.
3. Oro har, nolakoa da familiek Eskola Kirolarekin duten harremana?
Esango nuke Eskola Kirolarekin duten harremana ona dela eta positiboa iruditzen zaiela beren seme-alabentzat. Badira programa gustuko ez duten familiak, baina esango nuke, “oso futbolzaleen” kasua baino ez dela. Ez dakit zenbat diren, asko ala gutxi, baina zarata handia egiten dute. Horiei, Eskola Kirola aprobetxatzeko esango nieke, gaitasun azpimarragarriak dituzten haurren kasuan, denbora izango dutela horiek behar bezala garatzeko; orain, aldiz, kirolarekin gozatu egin behar dute, ongi pasatu, gorputza mugitu, lagunak egin, ikasi eta irakatsi… presiorik gabe. Arduraz, errespetuz, baina presiorik gabe.
4. Eta zein erronka ditu Eskola Kirola programak?
Gure kasuan, talde mistoen gaiarekin ari gara orain lanean, baina azken urteetan, nesken parte-hartzea, inklusioa eta baliabideak lortzea izan ditugu hizpide.
1. Ikasleentzat onuragarria da Eskola Kirolean parte hartzea? Zergatik?
Positiboa da parekidetasuna eta inklusioa lantzen direlako. Hau da, kirola egiteko aukera berdinak bermatzen ditu programak, eta ezaugarri eta gaitasun ezberdinak dituzten haurrei ere horretarako aukera ematen die.
2. Zein ondorio ditu espazioak eta ikaskideak ikasturte osoan egonkorrak izateak?
Espazioari dagokionean, iruditzen zait instalazio ezberdinak probatzea onuragarria izan daitekeela: kalea, natura… Eta horretarako, astean ordubeteko bi saio egin beharrean, bi orduko saio bakarra egitearen aldekoa naiz.
3. Adinaren arabera, haur eta nerabeek lantzen dituzten kirolen kopurua eta horien
antolaketa aldatzen doa. Nola baloratzen duzue prozesu hau?
Aberasgarria iruditzen zait, etapa bakoitzean gauza esberdinak lantzen direlako eta urratsak pixkanaka ematen direlako.
4. Oro har, nolakoa da familiek Eskola Kirolarekin duten harremana?
Denetik dago. Baina nire mezua argia da: haur eta nerabeen interes gorena ez da haurrek (edo gurasoek) nahi dutena egitea, haientzat onena dena egitea baizik. Horregatik, gaiaren inguruan egindako hausnarketa eta azterketa etiko baten emaitza da programa.
5. Eta zein erronka ditu Eskola Kirola programak?
Erronka asko ditu. Baina bat nabermentzekotan, saio kopurua azpimarratuko nuke. Izan ere, Eskola Kirolaz gain beste kirol bat lantzen duten ikasleei, aste batzuetan, kirol berbera lantzea egokitzen zaie, eta astean 5 saio izatera iritsi daitezke (3 entrenamendu eta 2 partida). Eta hori gehiegi da.
1. Ikasleentzat onuragarria da Eskola Kirolean parte hartzea? Zergatik?
Ikaslearentzat ezinbestekoa da Eskola Kirolean parte hartzea, garapen motore, psiko-emozional eta sozialak lantzen dituelako. Gainera, zaurgarriak diren ikasleei kirola egiteko espazio bat ematen die, eta euskararen erabilera indartzeko probesten dugu momentu hori. Azkenik, kirol ezberdinak lantzeko aukerak trebetasun ezberdinak garatzea ahalbidetzen die.
2. Zein ondorio ditu espazioak eta ikaskideak ikasturte osoan egonkorrak izateak?
Alde batetik, elkar ondo ezagutzeko eta kohesioa lantzeko aukera ematen die, eta astegunetako zein asteburuetako kudeaketa errazten du. Hala ere, astean zehar egokia iruditzen zaigu talde ezberdinetako ikasleak nahastea, harremanak saretzen eta indartzen laguntzen duelako.
3. Adinaren arabera, haur eta nerabeek lantzen dituzten kirolen kopurua eta horien
antolaketa aldatzen doa. Nola baloratzen duzue prozesu hau?
Uste dugu ezinbestekoa dela 12 urtera arteko ume guztiak Eskola Kirolean aritzea eta haien lehentasuna izatea. Tolosan kirol eskola asko daude, eta horregatik, Eskola Kirola aisialdira bideratu behar dela iruditzen zaigu, material, espazio eta taldekatze ezberdinen bidez, lehia elkarteetan egiten baita.
4. Oro har, nolakoa da familiek Eskola Kirolarekin duten harremana?
Eskola Kirolaren helburuak argiak dira: haurrei espazio seguru bat ematen die epaitu gabe aske sentitu daitezen eta kirolaren bidez beren gaitasun motore, psiko-emozional eta sozialak garatu ditzaten.
5. Eta zein erronka ditu Eskola Kirola programak?
Gizartea aldatzen doan heinean, Eskola Kirola programak ere hausnarketa bat beharko duela uste dut: horren arautua izatetik, jolas ludikora, askera… salto egin dezan.
leioa sd 1
beasain sd 3
real sociedad b 2
celta fortuna 0
athletic club b 4
real union club 2
sd eibar
córdoba cf
real madrid 2
real sociedad 0