Asteazkena, 2026.eko Apirilak 1
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol, Jasangarritasun eta Mugikortasun departamentuak lau fanzone antolatuko ditu Zarautzen, Zumarragan, Tolosan eta Lasarte-Orian, apirilaren 18rako, Errege Koparen finala izango den egunerako, kirol-hitzordu handi horren giroa lurraldeko hainbat tokitara hurbiltzeko eta futbolaren inguruan topaketa-, ospakizun- eta bizikidetza-espazioak sortzeko.
Ekimena Jasangarritasun Departamentuarekin lankidetzan gauzatuko da, zeinak merchandisinga emango baitu jardunaldia dinamizatzeko, eta, gainera, Mugikortasun Departamentuaren inplikazioa izango du. zeinak Lurraldebusen zerbitzuak indartuko baititu udalerri horietan, hala nahi duten pertsona guztiak hurbildu daitezen prestatutako jarduerez modu eroso, merke, seguru eta jasangarrian gozatzera.
Aurreikusitako programazioan, kaleko animazioa, guztientzako jarduerak eta partida zuzenean ematea uztartuko dira, fanzone bakoitzean instalatutako pantaila erraldoietan. Hala, 17:30etik 19:30era bitartean, txaranga batek herri bakoitzeko kaleak zeharkatuko ditu, giroa berotzen joateko eta herritarrak jardunaldiarekin bat egitera animatzeko. Ondoren, 19:30etik 20:30era, txarangak fanzonean bertan jarraituko du. Bertan kontzentratuko da topaketaren aurreko jarduera, eta bertan egongo dira pantaila erraldoiak, finalari jarraitzeko, 21:00etan hasiko baita.
Musikaz eta animazioaz gain, fonzonek DJak, puzgarriak, aurpegi margolariak eta hainbat sorpresa izango dituzte, adin familia, koadrila eta adin guztietako zaleek jai arratsalde batez gozatu ahal izan dezaten, Gipuzkoarako garrantzi berezia duen hitzordu baten inguruan.
Goizane Álvarez Kultura eta Kirol diputatuak azpimarratu duenez, ekimen honen helburua da "amaiera historiko baten emozioa lurraldeko hainbat udalerritara eramatea eta jardunaldi hau modu partekatuan, irekian eta hurbilean bizitzea". Ildo horretan, honako hau azpimarratu du: "finala estadiora edo lehiatzen den hirira joango direnek ez ezik, Gipuzkoa osoak hura sentitzeko, ospatzeko eta kolektiboki bizitzeko aukera izatea nahi dugu".
Álvarezek azpimarratu du, halaber, "kirola gizarte-kohesiorako, nortasun partekaturako eta bizikidetzarako tresna bat dela", eta gaineratu du "erakunde publikoetatik ere badagokigula egoera hau bezalako gertaera handiak lurralde osoan modu irisgarri eta seguruan eta aukera-berdintasunean gozatu ahal izateko baldintzak sortzea".
Lau fanzone horiek martxan jartzeak, hain zuzen ere, ospakizuna Gipuzkoako hainbat udalerritara hedatzeko eta proposamen erakargarri, doako eta publiko guztientzat pentsatua eskaintzeko borondateari erantzuten dio. Gainera, proposamen hori garraio publikoko dispositibo berezi batekin indartuko da, bertaratzen direnak iristea eta itzultzea erraztuko duena.
Zentzu horretan, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Domínguezek azaldu du Lurraldebuseko autobusak prest egongo direla linea erregularrak indartzeko, “hala nahi duten pertsona guztiek aukera izan dezaten hitzordu handi hau jarduerak programatuko diren lau puntuetako edozeinetan gozatzeko, horretarako ibilgailu pribatu baten mende egon beharrik gabe, garraio publiko jasangarri, eroso, seguru eta eskuragarriaren bidez”.
Datozen egunetan fan zone bakoitzaren kokapen zehatzak jakinaraziko dira.
bergara ke
barakaldo cf
tolosa cf
arratia cd
danok bat club b
antiguoko ke b
indartsu club
real sociedad de fútbol b
athletic club b
sd eibar b
hernani cd
santutxu fc b