Osteguna, 2026.eko Apirilak 9
Armonía taldeak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Departamentuaren laguntzarekin, "Mugarik gabeko ongizaterako bidea" aurkeztu du, emakumeei zuzendutako ongizate integraleko doako programa, Gipuzkoan apirila eta uztaila bitartean burutuko dena Kiroletxeko areto nagusian, Anoeta Estadioaren behealdean.
Goizane Alvarez Kultura eta Kiroletako diputatuak azpimarratu duenez, "programa hau guztiz bat dator Departamentuak Gipuzkoako emakumeentzako espazio seguru, irisgarri eta erabilgarriak sortzen jarraitzeko egin duen apustuarekin, ikuspegi integral batetik nork bere burua zaindu, partekatu eta indartu ahal izateko" Era berean, nabarmendu duenez, "ongizateaz hitz egitea berdintasunaz, osasunaz, autonomiaz eta komunitateaz hitz egitea ere bada, eta horixe da, hain zuzen ere, Emakumeok Mugimenduan programaren bidez bultzatu nahi duguna: emakumeei eguneroko bizitzan lagunduko dieten eta hobeto bizitzeko tresnak eskainiko dizkieten ekimenak".
Ekimen hau ongizatea ikuspegi holistiko batetik sustatzeko helburuarekin sortu da, emakumeen bizitzako funtsezko hainbat arlo jorratuz. Programak garapen emozionalean, fisikoan, sozialean, intelektualean, ingurumenekoan eta finantzarioan oinarritutako saioak eta jarduerak biltzen ditu. Parte-hartzaileei hazkunde pertsonal eta kolektiboko prozesu batean laguntzea du helburu, ohitura osasungarriak, autoezagutza eta ingurunearekiko lotura sustatuz.
Armonía taldeak bultzatzen du programa, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Departamentuaren lankidetza du, Emakumeok Mugimenduan programaren bidez emakumeen berdintasuna, ongizatea eta ahalduntzea sustatzeko konpromisoaren barruan.
Parte-hartzea guztiz doakoa da, eta lekuak eskuragarri egongo dira aurreikusitako kopurua bete arte. Interesdunek informazio gehiago lor dezakete Instagrameko profilaren bidez: @somos_armonia.es
Armoniari buruz
Armonia duela bi urte lau emakumeren eskutik jaiotako proiektua da, ongizate integral, kontziente eta irisgarri baterako bidean beste emakume batzuei laguntzeko helburuarekin. Ikuspegi global batetik, ongizateari bere dimentsio guztietan —emozionalean, fisikoan eta sozialean— heltzen dioten espazioak bultzatzen ditu, autozainketa, autoezagutza eta komunitatearen sorrera sustatuz. Ekimen puntualetatik haratago, Armonia lurraldean benetako eragina sortzeko bokazioarekin ari da lanean, emakumeen bizi-kalitatea egunerokotasunean hobetzen lagunduko duten tresna praktikoak hurbilduz.
athletic club b
sd eibar b
hernani cd
santutxu fc b
laudio f. san rokezar cd a
zarautz ke
bergara ke
barakaldo cf
tolosa cf
arratia cd
danok bat club b
antiguoko ke b