Nola kudeatu Eskola Kirolean izandako istripu baten partea?
Osteguna, 2025.eko Apirilak 24
Eskola Kirolaren aplikazioan izena emanda dauden parte-hartzaileek Eskola Kiroleko lizentzia bat dute, eta horrekin batera, aseguru-poliza bat. Aseguru-poliza honek estaltzen ditu, hala nola, istripu-asegurua, erantzukizun zibila, galera anatomiko eta funtzionalengatiko kalte-ordaina, eta heriotza-arriskua.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren webgunean dago eskuragarri Eskola Kiroleko aseguruaren estaldurari eta istripu kasuan jarraitu beharreko prozedurari buruzko informazioa, baina hauek dira urrats nagusiak:
- Istripuren bat gertatuz gero, Gipuzkoako Foru Aldundiaren webgunean eskuragarri dagoen istripu-partea bete beharko da.
- Jarraian, dagokion erakundeak beteta bidaliko dio istripu-partea Gipuzkoako Foru Aldundiari, Eskola Kirolaren aplikazioaren bidez. Istripu-partea lesionatutako parte-hartzailearen profilaren barruan erantsiko da, eta istripuaren unean parte hartzen zuen taldeko kideen zerrendatik sartuko da. Bertan partaidearen gurasoen emaila txertatzeko eskatuko zaio.
- Gipuzkoako Foru Aldundiak bueltan bidaliko du zigilatutako istripuen partea dagokion erakundera eta dagokion gurasoari, Eskola Kirolaren aplikazioaren bidez. Istripuen partea behar bezala beteta ez badago, dagokion erakundeari horren berri emango zaio Eskola Kirolaren aplikazioaren bidez.
- Hortik aurrera, istripu kasuan jarraitu beharreko prozedura jarraitu beharko da. Informazio guztia Gipuzkoako Foru Aldundiaren webgunean.
Prozedura berri honen bidez, Aldundiaren helburua da aipatutako administrazio-izapideak modu eraginkorragoan kudeatzea. Edozein zalantza izanez gero, jarri harremanetan Gipuzkoako Foru Aldundiko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zerbitzuarekin (kirolak@gipuzkoa.eus/943112497) edo dagokion Eskualdeko Kirol Bulegoarekin.