Jende asko aerobic egitera animatzen da malgutasuna hobetzeko. Ezaugarri honetan osagai genetiko garrantzitsua dagoen arren lan jarrai batekin hobe daiteke. Malgutasuna hurrengo hauen menpe dago:
Muskulua -osagai kizkurbera- , tendoia -osagai elastikoa- eta ligamenduak luzatu behar dira.
Malgutasunaren garapena askotan galtzea galeraztean datza. Malgutasun maila egoki batek edozein mugimendu egiteko gaitasuna eta segurtasuna emango dio banakoari. Malgutasun-ariketak egiteko hurrengo premisak hartu behar dira:
Aerobic saioetan, normalean, stretching-eko faseak egiten dira. Hau estiramendu-metodo bat da. Stretching-aren oinarria da muskulua errezago luzatzen dela uzkurtu berria bada eta muskulu baten uzkurdurak zeharka bere antagonistaren erlaxazioa dakarrela. Hau errez ikus daiteke besoko bizepsaren uzkurduran eta trizepsaren erlaxazioan. Stretching-ak saio osoa bete dezakeen arren aerobic saioetan oso erabilgarria da.
Bestelako kirolarientzat interesgarria da aerobic egitea erresistentzia mantentzeko, elastizitatea emendatzeko eta muskuluen gainzama saihesteko. Denok nabaritu dugu lo egin ondoren edo autoa gidatu ondoren estiramenduak egin behar ditugula uzkurtuta egon diren masa muskularrak luzatzeko.
Maiztasun kardiakoa atsedenaldian eta maximoa jakiteak irakasleari lagunduko dio banako bakoitzaren mugak ezartzeko orduan.
Aerobic-aren helburu nagusienetariko bat osasunerako dituen onurak direla eta energia ekoizteko bide aerobikoa erabiltzea denez, ezinbestekoa da ezagutzea atari anaerobikoaren mugan dagoen maiztasun kardiakoren lanaren maila.
Aerobic-ak erresistentzia hobetzeaz gain muskulu-kontrakturak gertatzea zailtzen du. Kontraktura anaerobiosian lan egitearen seinale da. Aerobic sesioetan ere erritmorako sena hobetzen da. Koordinazioa ere lantzen da, asoziazio eta disoziazio ariketak eta kirolarien gaitasuna emendatzen duten mugimenduak egiten baitira.
Jendearentzako aerobic-a gorputz estetikaren sinonimoa litzateke, modalitate honen praktikak gorputzaren garapen harmoniatsua dakarrelako.
Erresistentzia eta malgutasunaz gain, aerobic-ak indarra eta abiadura ere hobetzen ditu. Psikomotrizitate-ezaugarriei dagokiela, koordinazioa eta pertzepzioak genituzke.
Indarra, tentsio intramuskularra lortzeko gaitasuntzat jo daiteke.
Batezbesteko azterketa batek erakutsiko luke emakumeak, gizonaren indarraren %60-80 a duela. Hau hormona-jariapen desberdinagatik litzateke eta batez ere testosteronagatik. Tipikoki gizonezkoarena den hormona honek masa muskularren emendapenaren erantzule bat da.
Koordinazioa ezin da modu erraz batean definitu baina nahi dena eta pentsatutakoa zehazki doitzeko dugun gaitasun neuromuskularra litzateke.
Koordinazioa zenbait faktoreen menpe dago:
Espazioa
Denbora
Gorputzaren eskema (egokimena, ateralitatea, erlaxazioa)
Burutze-faktoreak (indarra, erresistentzia, abiadura, malgutasuna)
Oreka
Aerobic-ari esker koordinazioa hobetzen da, ikusten denez berarengan eragiten duten faktoreak kirol honetan bereziki lantzen baitira.
Iturria: Dr. Enrique Pérez de Ayala
Informazio gehiago: www.medicina-deportiva.net
irun leka enea
cd koipus oarso tenis de mesa
oberena a 4
atletico san sebastian b 2
eibar rugby taldea 14
avr fcb barça rugby 22
replasa beti-onak 27
super amara bera bera 30
inveready gipuzkoa 82
caja rural cb zamora 86
athletic club b 1
antiguoko ke b 0