Aktibitate honekin hasi baino lehen garrantzitsua da osasun-azterketa egitea eta urteko edo biurteko azterketak egitea kardiozirkulazio-, arnasketa metaboliko- eta lokomozio-sistemen nolakotasuna ezartzeko, jarduera hau arriskurik gabe bete ahal izateko. Protokolo egokia hurrengoa litzateke: gorputzeko gantz-portzentaia eta muskulu-indizea zehazteko azterketa antropometriko bat, moldatutako ariketak beharko dituzten urritasun muskularrak edo artikularrak aurkitzeko lokomozio-aparatuaren azterketa, esfortzu-proba bat kontrol elektrokardiografikoarekin eta metodo zuzenaren bidezko oxigeno kontsumo maximoaren zehaztapenerako gas-analizatzailea.
Ikerketa sakon hau egin ondoren balore aldakorrei buruzko datu objetibo eta pertsonalizatuak izando ditugu. Balore hauek ondorengoak lirateke
Gorputzaren gantz-maila populazioan asko aldatzen da, sexu, genetika, kirol eta elikaduraren arabera. Erabilitako metodoaren arabera eta Durnin-en formula erabilita ondorengoak lirateke balioak; bizimodu sedentarioa dutenen artean emakumezkoetan %25-30 eta gizonezkoetan %20-25 eta kirolarien artean, emakumezkoetan %13-17 eta gizonezkoetan %4-10.
Muskulazio-maila, muskulu-masaren bolumenaren eta hezur-egituraren araberakoa da; logikoki hezurren diametroak handiagoak izanik muskulu-masa handitzeko aukera gehio egongo baita. Aerobic egiteko ez dira beharrezkoak aurretik indize handi batzuk izatea baina gertatzen den tonifikazio muskularra dela eta indize hauek emendatzen dira.
Iturria: Dr. Enrique Pérez de Ayala
Informazio gehiago: www.medicina-deportiva.net
leioa sd 1
beasain sd 3
mondragon unibertsitatea 77
ibaizabal 68
athletic club b 4
real union club 2
real madrid 2
real sociedad 0
lauburu ke ibarra
futsal marlex mataro ce
tabirako baque 40
ulacia zke 75