• Hasiera
  • Nortzuk gara
  • Eskola Kirola
  • Zer egiten dugu
  • Zer egin nahi duzu?
  • Zer jakin nahi duzu?
  • Kirolgi
  • Kirol emaitzak
  • Kirolak
  • gipuzkoa.eus
  • Aktualitatea
  • Tramiteak
  • Aldundia
  • Irekia
  • Facebook 
  • Twitter 
  • YouTube 
  • Instagram  
ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia - Diputación Foral de Gipuzkoa
ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia - Diputación Foral de Gipuzkoa Kirolak gipuzkoa.eus-eko menu nagusia ireki
  • Aktualitatea
  • Tramiteak
  • Aldundia
  • Irekia
  • Kirolak-n bilatu
  • EU
  • EU
  • Kontaktu horokorrak
  • dfg-compartir-span
  • ES
  • 943 112 111
  • gipuzkoa@gipuzkoa.eus
  • Gure bulegoak
  • Sare sozialak

Kirolak

  • Hasiera
  • Nortzuk gara
  • Eskola Kirola
  • Zer egiten dugu
  • Zer egin nahi duzu?
  • Zer jakin nahi duzu?
  • Kirolgi
  • Kirol emaitzak
  • gipuzkoa/
  • Kirolak/
  • Kirol emaitzak/
  • Historia/

 
menu-kirolak
    • Hasiera
    • Lehiaketak
    • Agiriak
    • Hauteskundeak
    • Klubak eta taldeak
    • Berriak
    • Argazki galeria
    • Loturak
  • AFEDEGI
    • Federazio directorioa
    • Kirola eta teknologia
    • Kirola eta gizartea
    • Afedegiko Edukiak
    • Gipuzkoako Foru Aldundia
    • Eusko Jaurlaritza
    • Udaletxeak

Argazki galeria

Argazki galeria

Kirola eta gizartea Kirola eta Osasuna

Historia

Ezindu fisikoentzako kirolaren historiak urte gutxi du, batik bat ezintasunik gabekorn kirolarekin alderatzen badugu.

Bigarren Mundu Gerraren aurretik, zenbait ekintza burutu ziren. Lehen Mundu Gerraren amaieran, Alemanian itsu eta gerrako anputatuen taldeak sortu zituzten ospitaleko egonaldia gaindi zezaten.

Handik gutxira, Ingalaterran ezinduentzako kirol klubak sortu ziren, eta Motorraren Kluba eta beso bakarreko golfzalearen Elkartea izan ziren aintzindariak.

Hala eta guztiz ere, ekimen hauek ez zuten jarraipenik izan, eta Bigarren Mundu Gerraren amaiera arte ez ziren gurpildun aulkietako kirolarientzako kirolak antolatu, hainbeste baitziren gerran elbarri geratuak eta ezinduak.

1944an, Ludwig Guttmann-ek hezur-muineko lesioa zutenentzako lehen zentroa sortu zuen Stoke Mandeville-ko (Ingalaterra) ospitalean.

1951n, Stoke Mandeville-n nazioarteko lehen jokoak egin ziren, paraplegikoentzako eta gurpildun aulkiko poliomielitikoentzakoen jokoak; gerora, mundu mailako joko bihurtu ziren eta urtero-urtero jokatu.

1960an, Minusbaliatuen lehen olinpiadak egin ziren Erroman, eta bertan gurpildun aulkiko 400 kirolari inguruk hartu zuen parte, 23 herrialdetatik etorriak. Urte horretan ISOD (International Sport Organisation for Disabled) sortu zuten, eta horrek ezarri zituen anputatu eta itsuentzako kirolaren oinarriak, eta geroago garun-paralisia dutenen kirolarena.

1960tik aurrera, lau urtetik behin ezindu fisikoentzako Joko Paraolinpikoak egiten dira, udakoak eta negukoak.

Historia ikusita, nabari da ezindu fisikoen kirolak berezko bidea egin duela; hasieran, ariketa fisikoen helburua izan zen erasan gabeko eremuak bizkortzea, eremu kaltetuetako galera arintzeko, hau da, errehabilitazio moduan. Lehen fase honek "kirol terapeutikoari" eman zion bide, "jolaserako kirolari". Geroago sortu zen "lehiaketako kirola" Paraolinpikoekin; eta gaur egun "arrisku eta abenturako kirola" ere badugu.

Iturria: Dr. Enrique Pérez de Ayala

Informazio gehiago: www.medicina-deportiva.net

Itzuli
Subir
  • Facebook 
  • Twitter 
  • YouTube 
  • Instagram  
Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Tlfno. zb. 943 112 111
  • Lege oharra
  • Pribatutasun politika
  • Web-mapa
  • Erabilerraztasuna