• Hasiera
  • Nortzuk gara
  • Eskola Kirola
  • Zer egiten dugu
  • Zer egin nahi duzu?
  • Zer jakin nahi duzu?
  • Kirolgi
  • Kirol emaitzak
  • Kirolak
  • gipuzkoa.eus
  • Aktualitatea
  • Tramiteak
  • Aldundia
  • Irekia
  • Facebook 
  • Twitter 
  • YouTube 
  • Instagram  
ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia - Diputación Foral de Gipuzkoa
ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia - Diputación Foral de Gipuzkoa Kirolak gipuzkoa.eus-eko menu nagusia ireki
  • Aktualitatea
  • Tramiteak
  • Aldundia
  • Irekia
  • Kirolak-n bilatu
  • EU
  • EU
  • Kontaktu horokorrak
  • dfg-compartir-span
  • ES
  • 943 112 111
  • gipuzkoa@gipuzkoa.eus
  • Gure bulegoak
  • Sare sozialak

Kirolak

  • Hasiera
  • Nortzuk gara
  • Eskola Kirola
  • Zer egiten dugu
  • Zer egin nahi duzu?
  • Zer jakin nahi duzu?
  • Kirolgi
  • Kirol emaitzak
  • gipuzkoa/
  • Kirolak/
  • Kirol emaitzak/
  • XIX-XX mendea/

 
menu-kirolak
    • Hasiera
    • Lehiaketak
    • Agiriak
    • Hauteskundeak
    • Klubak eta taldeak
    • Berriak
    • Argazki galeria
    • Loturak
  • AFEDEGI
    • Federazio directorioa
    • Kirola eta teknologia
    • Kirola eta gizartea
    • Afedegiko Edukiak
    • Gipuzkoako Foru Aldundia
    • Eusko Jaurlaritza
    • Udaletxeak

Argazki galeria

Argazki galeria

Kirola eta gizartea Emakumeen kirola

XIX-XX mendea

Emakumezkoen borroken ondorioz, nolabaiteko aurrerapena izan zen, gizonezko eta emakumezkoei aukeren berdintasuneanXX. mendean jada, eta 70. eta 80. hamarkadetako emakumezkoen borroken ondorioz, nolabaiteko aurrerapena izan zen, gizonezko eta emakumezkoei aukeren berdintasunean. Badirudi kirola eskuragarriagoa zela eta egokiagotzat jotzen zela emakumezkoentzat. Pentsatzen da emakumekoek kirolak ematen dituen aukeren onura jaso dezaketela eta jaso egin behar dutela, besteak beste, sona, boterea, dirua, nagusitasuna, publizitate kontratuak eta bidaiak, eta, era berean, ahalmen fisikoa garatzen, gorputza menperatzen eta emakumezkoen joera berriak estimatzen ahalbidetzen duela.

XIX. mendearen amaieran eta XX. mende osoan zehar, emakumeek gizartean izan duten parte hartzea poliki-poliki hazten joan da eta gainezka egin du. Munduko Lehen Gudaren jarraipenean eskulan moduan sartu izanak eta Munduko Bigarren Gudan, berriz, asistentzia lanetan, batetik, eta etxeko lanetan eta bulegokoetan soldatapean aritzeak, hainbat mugimendu errebindikatiboetarako bidea ireki zieten, gizonezkoek zituzten gizarte berme eta prestazio berdinak edo hobeak lortzeko asmotan. Borroka haien helburua politikan parte hartzeko eskubidea eta kargu publikoak betetzekoa aintzat hartzea zen; baita ere, unibertsitate hezkuntzaren eskubidea, dibortzioarena, eta, berezi-bereziki giza espeziea kontserbatzeko bermatzaile izanik, horri buruz erabakitzeko eskubidea; alderdi hori mundu osoan gizarteak eta kulturak estigmatizatua izan da.

Aldi berean, Europako mugimendu gimnastikoa garatzen hasi zen, hasiera batean, gizonezkoentzat pentsatua, Francisco Amoros espainiarraren gimnasia militarra, kasu. Beste hainbat metodo ere azaldu ziren, eta laster emakumeei ere aplikatu zitzaien, besteak beste, gimnasia suediarra, eta, batez ere, Hebert metodoa, mutiko eta neskatoentzako metodo naturala proposatu zuena, bakoitzaren ahalmenari egokitzen zitzaiona, hain zuzen ere. Mugimendu gimnastikoek gaur egungo emakumeentzat oso garrantzitsuak diren metodo mota desberdinak sorrarazi dituzte, esate baterako, gimnasia goxoak, lasaiak, aerobica edota mantentze gimnasia.

Horrela, emakumeek bizimodu, bizi estilo eta bizitza baldintza ugarirekin eten egiteari ekin zioten, hain zuzen ere, beren ahalmenak erabat garatzea galarazten zietenei. Gaur egun, oraindik ere, garatu gabeko herri askotan antzematen da hori. Industrializazioaz geroztik, emakumeak lan merkatuan sartu izanak eta horren ondorioz dinamika politiko eta administratiboetan lortutako protagonismoak emakumeen balorazio desberdina sortu zuen gizartean, eta, nolabait ere, paradigma zaharrak puskatu zituen eta emakumeek kirol jardueretan parte hartzea desmitifikatu.

  • Antzin Aroa
  • Erdi Aroa
  • Argien mendea

 

 

Itzuli

Estatu mailako lehiaketak

Gipuzkoako taldeak !!
 Nazioarteko eta Estatu Mailako Lehiaketak

  • Futbola
    2025/10/26

    real sociedad de fútbol

    sevilla fc

  • Futbola
    2025/10/26

    ud mutilvera

    sd beasain

  • Futbola
    2025/10/26

    real sociedad de fútbol c

    portugalete club

  • Futbola
    2025/10/26

    lagun onak cd

    zarautz ke

  • Futbola
    2025/10/26

    aretxabaleta ud

    touring cd

  • Futbola
    2025/10/26

    sd eibar c

    leioa sd

Emaitza gehiago
Subir
  • Facebook 
  • Twitter 
  • YouTube 
  • Instagram  
Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Tlfno. zb. 943 112 111
  • Lege oharra
  • Pribatutasun politika
  • Web-mapa
  • Erabilerraztasuna