• Hasiera
  • Nortzuk gara
  • Eskola Kirola
  • Zer egiten dugu
  • Zer egin nahi duzu?
  • Zer jakin nahi duzu?
  • Kirolgi
  • Kirol emaitzak
  • Kirolak
  • gipuzkoa.eus
  • Aktualitatea
  • Tramiteak
  • Aldundia
  • Irekia
  • Facebook 
  • Twitter 
  • YouTube 
  • Instagram  
ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia - Diputación Foral de Gipuzkoa
ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia - Diputación Foral de Gipuzkoa Kirolak gipuzkoa.eus-eko menu nagusia ireki
  • Aktualitatea
  • Tramiteak
  • Aldundia
  • Irekia
  • Kirolak-n bilatu
  • EU
  • EU
  • Kontaktu horokorrak
  • dfg-compartir-span
  • ES
  • 943 112 111
  • gipuzkoa@gipuzkoa.eus
  • Gure bulegoak
  • Sare sozialak

Kirolak

  • Hasiera
  • Nortzuk gara
  • Eskola Kirola
  • Zer egiten dugu
  • Zer egin nahi duzu?
  • Zer jakin nahi duzu?
  • Kirolgi
  • Kirol emaitzak
  • gipuzkoa/
  • Kirolak/
  • Kirol emaitzak/
  • Ura/

 
menu-kirolak
    • Hasiera
    • Lehiaketak
    • Agiriak
    • Hauteskundeak
    • Klubak eta taldeak
    • Berriak
    • Argazki galeria
    • Loturak
  • AFEDEGI
    • Federazio directorioa
    • Kirola eta teknologia
    • Kirola eta gizartea
    • Afedegiko Edukiak
    • Gipuzkoako Foru Aldundia
    • Eusko Jaurlaritza
    • Udaletxeak

Argazki galeria

Argazki galeria

Kirola eta gizartea Osasuna eta elikadura

Ura

Gorputzaren osagai garrantzitsuena da, gorputzaren pisuaren %65 baita. Urik gabe, ez dago bizitza aktiborik.

Uraren eginkizunik garrantzitsuenak hauexek dira:

  • Sustantzia ugari garraiatu eta disolbatzen ditu, elikagarriak zein hondakinak.
  • Metabolismoaren erreakzio gehienak uretan gertatzen dira.
  • Gorputzaren tenperatura erregulatzen du.
  • Malgutasuna eta elastikotasuna ematen die ehunei (tendoiak, lotailuak, kartilagoak, etab.), lubrifikatzaile eta indargetzaile lana eginez, artikulazioetan, bereziki.

Uraren beharra elikagai eta edarien bitartez asetzen da. Egunero, egoera normalean, 2,5 litro ur inguru galtzen dugu, isuriaren, gorozkien, izerdiaren eta biriken bitartez. Kirola edo ariketa fisikoa egitean, ura nabarmen galtzen da. Hainbat ikerlariren arabera, antzematen den izerdirik gabeko jarduera fisikoak orduko litro erditik litro batera galtzea dakar; izerdiarekin berriz, orduko litro bat eta hiru litro bitartean galtzen dira.
Gorputzaren pisuaren %1eko ur galerak erresistentziaren %4tik 6ra galtzea ekar dezake, indarraren %4tik 7ra eta koordinazio eta arretaren %8ra arte ere. Hori dela eta, oso garrantzitsua da ariketa fisikoarekin galdutako ura eta mineralak berreskuratzea, kirol praktikaren aurretik, bitartean eta ondoren, aldiro-aldiro likido eta mineralen kopuru txikiak hartuz, egarririk ez izan arren. Izan ere, egarria beranduko seinalea da, eta, hainbat aldaketa organiko gertatutakoan sortzen da.
Kirol errendimendurako, oso eragin txarrak izan ditzake deshidratazioak, baita, oro har, osasunerako ere, ura galtzeak gorputz likidoen ezohiko pilaketa sor baitezake. Odola loditzean, oxigenoaren giharretarako garraioa moteldu egiten da, eta, horren ondorioz, errendimendua jaitsi eta gihar karranpak ugal daitezke. Gainera, garuneko amoniako mailak handitu egiten dira, eta, horrek kontzentrazio eta koordinazioa jaitsarazten ditu. Gorputz ehunek, tendoiek eta lotailuek, alegiak, elastikotasuna galtzen dute eta lesioak izateko joera handiagoa izaten dute. Era berean, azido laktikoa handitzen da eta, horren ondorioz, nekea lehenago iristen da. Bestalde, izerditze mekanismoa, barne organoak hozteko behar-beharrezkoa.

Itzuli
Subir
  • Facebook 
  • Twitter 
  • YouTube 
  • Instagram  
Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Tlfno. zb. 943 112 111
  • Lege oharra
  • Pribatutasun politika
  • Web-mapa
  • Erabilerraztasuna