Halaber, laktato-analisiak egin daitezke aldi berean atari anaerobikoa eta aerobikoa eta entrenamendu pertsonalizatua ezartzeko. Lan karga desberdinetarako kirolariaren laktato-erantzuna nolakoa den ikusi denean lan-eremuak zehaztu daitezke, bere proba egiten duten baldintzapeko osagaien garapenerako eta mantenimendurako.
Zalantza batzurekin onartuz, atsedenaldiarekiko lehenengo laktato-igoera, metabolismo aerobiko "garbi" baten galera adieraziko luke. Lehenengo puntu nabarmenari buruz hitzegingo genuke, egungo literaturak atari aerobikoa deiturikoa. Intentsitate maila hau interesgarriak diren karga-eremu desberdinak mugatzeko lehenengo osagai erabilgarria da. Beste puntu nabarmengarria atari anaerobikoa da, gas-analisien bidez edo odolaren laktato-kontzentrazioaren bidez zehaztu daitekeena.
Bi puntu edo atari hauen bidez, intentsitate jarraia hiru eremu funtzional argitan banatzen da. Lehenengoa, eremu subaerobikoa deiturikoa, atari aerobikoaren azpitiko lan-intentsitateek emango dute. Bigarrena, atari aerobikotik anaerobikora doan intentsitate-eremua litzateke, aerobiko-anaerobiko trantsiziozkoa deituko dioguna. Eta hirugarrena, atari anaerobikoaren gainetik dauden intentsitate-eremua litzateke, supraatari anaerobikoa.
Iturria: Dr.Enrique Perez de Ayala-Policlinica Gipuzkoa
Informazio gehiago: www.medicina-deportiva.net
irun bidasoa mahai tenis academy 4
oberena a 2
irun leka enea 1
ctm abadiño - l4uko 5
welltech electronics guretalde 0
club deportivo marpex beraun-errenteria tenis de m 6
cd koipus oarso tenis de mesa 5
elma gasteiz 1
alter enersun al-qázeres extremadura 72
domusa teknik isb 74
afantxo pesc. ferreres 9
oiartzun ke 5