Izerdipena kirolaren arabera asko aldatzen da. Faktore anitzen menpe dago: haizearen edo banakoaren abiadura, tenperatura, giroaren hezetasuna, gorputz azalera eta honek jasotzen dituen eguzki-izpiak. Faktore guztiak kontutan hartzen dituen azterketa ezinezkoa da.
Maratoian, 12-16 km/ordu abiadura batekin, izerdi-galera orduko litro batekoa eta litro eta erdikoa da hurrenez hurren. Maila altuko kirolariek 2-25 litro/ordu izerditu dezakete. Zientzia arloko literaturan inoiz ikusitako baliorik handiena Alberto Salazarrena da, "Los Angeles"-eko maratoi olinpikoan (ingurune-baldintza oso kaltegarriekin) 8 litro likido galdu zituen, pisuaren %8 a galduz. Salazarren baldintza fisiko eta entrenamendu ezinhobeagatik ez zen bero-kolpea agertu
Erresistentziako eskian, izerdipena nahiko altua da, tenperatura hotza, elurran isladatzen den eguzki-izpiekin eta erabilitako arroparekin orekatzen delako. Txirrindularitzan, lasterketaren abiadurak beroaren dispertsioa laguntzen badu ere, bero-ekoizpena altua da eta ondorioz baita likido-galera ere. Tenisean edo futbolean, izerdipena orduko oso aldakorra da, banakoaren arabera gastu energetikoa eta partiduan jarduketa asko aldatzen baita
Iturria: Dr.Enrique Perez de Ayala-Policlinica Gipuzkoa
Informazio gehiago: www.medicina-deportiva.net
athletic club b
sd eibar b
pinseque ad
antiguoko ke estudio dental barrenechea
lauburu ke ibarra
lagun onak gdko transrapid
inveready gipuzkoa
hestia menorca
biele isb
lobe huesca la magia
sd eibar b
náxara cd