Deshidratazioa kontutan hartu beharreko fenomenoa da kirol jardueran eta batez ere erresistentzia-lasterketetan. Uzkurdura muskularra bero ekoizpenean itzulTzen da. Zenbat eta handiagoa izan ariketaren intentsitatea ekoitzitako bero-kantitatea ere handiagoa izango da. Atsedenaldian, bero-kantitatea 1Kcal/min baino pixkat altuagoa da. Hamabi kilometro orduko (5 min/km) lasterketa batean edo 35 km/ordu txirrindularitza-lasterketa batean ( astebukaerako lasterketa batzuen abiadura-media), organismoak 15 Kcal/min bero kantitatea askatzen du. Gorputzaren tenperaturak oso epe laburrean maximo fisiologikoa den 40-41 gradu zentigraduak gaindituko luke, tenperatura erregulatzeko mekanismoek parte hartuko ez balute
Iraupen luzeko ariketetan eta tenperatura berotsuarekin, mekanismo termoerregulatzaile garrantzitsuena, ia azal osoan zehar barreiatutako 2 milioi izerdi-guruiena da. Denbora unitateko muskuluak ekoitzitako izerdi-kantitatea handitzen da giro-tenperatura handitzen den einean.
Baldintza berdinetan, kirolariak 250 ml izerdi orduko gehio ekoitz ditzake, aurretik giro berotsu batean hilabete batez behintzat entrenatu bada. Likido-galerak, globulu gorrien kontzentrazioaren igoera proportzionala dakar eta ondorioz, odolaren biskositatearen igoera. Guzti honen ondoren, muskulurako odol-fluxuaren beherakada dator, honek dakarren desabantaila guztiekin batera, eta maiztasun kardiakoaren emendioa dator (30 taupada minutuko ).
Iturria: Dr.Enrique Perez de Ayala-Policlinica Gipuzkoa
Informazio gehiago: www.medicina-deportiva.net
indautxu sd
bergara ke
a.d. ingenieros industriales las rozas rugby
moyua goierri ordizia rugby
goierri ke 6
leioa ibaraki zierbena 9
iruki take 56
ulacia zke 70
zarautz ke
barakaldo cf
laudio f. san rokezar cd a
hernani cd