lurretako kiroletan ematen diren patologiak hotzarekin, eguzkiarekin eta traumatismoekin erlazionatuta daude.
Hotzari dagokiola patologia beldurgarriena izozketa litzateke, 0ºC azpitiko tenperaturetan gertatzen dena. Normalean, tenperatura zentraletik aldendutako zonetan agertzen da, adibidez; hatzetan, oinetan, aurpegian edo belarrietan.
Izozketaren mekanismoa gertatzen da ura giza-gorputzaren %70a delako eta ur hori proteinekin elkartuta dagoenez ondoez garrantzitsuak gerta daitezke. Hotz bortitzen kasutan gorputz-berotasuna gorputzaren nukleo zentralera doa eta muturrak hotzarekiko babesik gabe geratzen dira. Odol-zirkulazioaren jarraikako mantsotasunak tronbo txikiak dakarzki, arazoa larriagotu daitekelarik. Izozketa lehenengo, bigarren edo hirugarren mailakoa izan daiteke.
Mailako izozketa bereizten da azalaren zurbiltasunagatik berotzean gorritzen dela. Gorridura ez da larria, sentikortasuna mantentzen da eta lehengoratzea egun gutxitan gertatzen da.
Mailako gainazaleko izozketa bereizten da 1.mailakoaren sintomak gehiagotzean, azal morantz, babak eta sentikortasun kamustasunagatik. 15 egunetan lehengoratzen da baina 2.mailako izozketa larriaren kasuan arrastoak gera daitezke. Izozketa honetan odola eta exudatu serotsua duten babak, zianosia edo azalean kolore urdina agertzen da.
Mailako izozketa bereizten da gorputz-adarrak ez direlako berotzen eta pultsu periferikoak ez direlako agertzen, zenbait kasutan ebakuntza behar izanik.
Tratamendua batez ere prebentziozkoa da. Hezetasunak hotzaren eragina 14 bider areagotzen du eta haizeak 10 bider. Altitudeak ingurugiroko oxigenoaren saturazioaren beherakada dakar eta ondorioz zelulen oxigenazioa urriagoa da, ehunen erresistentzia ere txikiagoa izanik. Arropa estuegia eramanda odol-zirkulazioa ez da zaildu behar, arropa egokia jantzi behar da. Berotze azkarra saihestu behar da, honen ordez, bustitako arropa bero dauden batzuengatik aldatu eta bero xumea ezarri, edari beroak hartu eta egoerak eskatzen badu zentru espezializatu batetara joan beharko da.
Eguzkiak ere lesioak eragiten ditu begi eta aurpegian. Ultramore izpiak eragiten dute mendian zerua gardenagoa baita eta baita ere elurrak ultramore izpiak %85tan isladatzen dituelako areak %15tan isladatzen dituen bitartean. Eguzkitako betaurreko gabe elurretan ibiltzean, zenbait egunetan itsu gelditzea ekar dezake. Betaurreko egokiak erabili behar dira, lainotutako zeruetaz ez fidatu eta zentru mediko batetara joan.
Traumatismo sarrienak erorketengatik gertatzen dira eta logikoki lesionatutako zonak gorputzaren edozein izango dira.
Maizenak belaunetako eta hanketako traumatismoak dira. Mendiko eski-estaziotan sarri ikusten dira belaunaren pibote zentralaren haustura gurutzatutako ligamentuen erasanarekin.
Hanken hausturak gertatzen dira erabilitako materialagatik eta jetsiera-abiaduragatik, eta beste batzutan kalitate gutxiko elur batean ibiltzeagatik.Eskien finkapenak beraztertu behar dira, eskiatzailearen pisura moldatu eta tamaina egokia duten oholak erabili.
Kaskoaren erabilera, haurretan ohikoa dena, gutxi barru derrigorrezkoa bihurtuko da traumatismo kraneoentzefalikoen ondorioak saihesteko.
Iturria: Dr. Enrique Pérez de Ayala
Informazio gehiago: www.medicina-deportiva.net
movistar estudiantes
idk euskotren
villarreal c.f. s.a.d.
at de madrid c. s.a.d.
domusa teknik isb
bosonit unibasket
guuk gipuzkoa basket
melilla baloncesto club
c.d. bidasoa-irun
helvetia anaitasuna
eibar s.a.d.
eldense c.d.