• Hasiera
  • Nortzuk gara
  • Eskola Kirola
  • Zer egiten dugu
  • Zer egin nahi duzu?
  • Zer jakin nahi duzu?
  • Kirolgi
  • Kirol emaitzak
  • Kirolak
  • gipuzkoa.eus
  • Aktualitatea
  • Tramiteak
  • Aldundia
  • Irekia
  • Facebook 
  • Twitter 
  • YouTube 
  • Instagram  
ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia - Diputación Foral de Gipuzkoa
ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia - Diputación Foral de Gipuzkoa Kirolak gipuzkoa.eus-eko menu nagusia ireki
  • Aktualitatea
  • Tramiteak
  • Aldundia
  • Irekia
  • Kirolak-n bilatu
  • EU
  • EU
  • Kontaktu horokorrak
  • dfg-compartir-span
  • ES
  • 943 112 111
  • gipuzkoa@gipuzkoa.eus
  • Gure bulegoak
  • Sare sozialak

Kirolak

  • Hasiera
  • Nortzuk gara
  • Eskola Kirola
  • Zer egiten dugu
  • Zer egin nahi duzu?
  • Zer jakin nahi duzu?
  • Kirolgi
  • Kirol emaitzak
  • gipuzkoa/
  • Kirolak/
  • Kirol emaitzak/
  • Amenorrea/

 
menu-kirolak
    • Hasiera
    • Lehiaketak
    • Agiriak
    • Hauteskundeak
    • Klubak eta taldeak
    • Berriak
    • Argazki galeria
    • Loturak
  • AFEDEGI
    • Federazio directorioa
    • Kirola eta teknologia
    • Kirola eta gizartea
    • Afedegiko Edukiak
    • Gipuzkoako Foru Aldundia
    • Eusko Jaurlaritza
    • Udaletxeak

Argazki galeria

Argazki galeria

Kirola eta gizartea Emakumeen kirola

Amenorrea

Kirola egiten duten emakumeek izaten duten arazoa amenorrea da (hilekorik eza) edo oligomenorrea (hilerokoaren atzerapena edo kopuru eskasa). Gizarte osoa hartuta, %5ek du arazo hori, baina kirolariak soilik hartuta, %20k izan dezake, eta, adibidez, gimnastika eta lasterketa egiten dutenen artean, %50ek izan dezake arazo hori. Hainbat faktorek eragiten dute kirolariaren amenorrea. Gonaden zeregina erregulatzen da hipotalamoa-hipofisia-gonadak ardatzaren bitartez, eta honakoak dira aldaketak eragin ditzaketen faktoreak:

  1. Entrenamenduan egunero kilometro asko egitea,
  2. pisua azkar galtzeko dieta egitea,
  3. %18 baino gantz kopuru txikiagoa izatea,
  4. 24 urte baino gutxiago izatea
  5. dieta begetarianoa jarraitzea,
  6. lehenago ere hilekoarekiko arazoak eduki izana eta
  7. kirol bizitza nerabezarora iritsi baino lehenago hasi izana.

Ezin da ziurtasunez esan gantz kopuru jakin bat edukiz gero ez direla hilekoarekiko aldaketak gertatuko. Ehun adiposoak estrogenoa sortu eta mantendu egiten badu ere, ez du eraginik gorputzeko kopuruetan. Hormona aldaketa horiek lehiaketak eragindako estresak sortzen dituela nabarmena da.

Badirudi emakume kirolariaren amenorrearen eragile direla ariketa fisiko gehiegi egitea, antsietate psikikoa, gorputzeko gantz kopuru txikia eta pisua galtzea.

Ariketa gogorraren eta hormonen aldaketen kausa-ondorioa bikotearen lotura zuzenaren bila aritu ondoren, aurkitu da ariketak endorfina izeneko sustantziaren areagotzea dakarrela, epe luzeko jarduerak eragiten duen euforia eta erlaxazio sentsazioa eta guzti. Endorfinek GnRH blokeatzen dute, hau baita bi hormonen jariaketa erregulatzen duena, Folikulu estimulatzailearena eta Luteinizantearena, progesteronaren eta estrogenoen sintesiaren eragile eta obulazio prozesuaren eragile, hain zuzen. Blokeatze honek obulazio eza ekarriko du eta, ondorioz, hilekorik eza.

Amenorrearen arazoak desagertzera jotzen du ariketa fisikoa gutxitzean, gorputzeko gantz kopurua handitzean eta lehiaketak dakarren antsietatea gutxitzean.

Teorikoki behintzat hilekoa arazoa izan zitekeen eliteko kirolarientzat txapelketa garaian. Eragina izan dezake, hain zuzen ere, sabelaldeko indarrean, erreflexuetan, hemoglobina mailan eta erresistentzian; hala ere, datuek adierazten dute ez dutela eragin nabarmenik lortutako marketan.

Haurdun egonda ere ez dago ariketa egiteko arazorik, baldin eta puntu batzuk kontuan hartzen badira. Ez da egokiena kirol programa bati ekitea justu haurdun geratu den garaian. Kirol jakin bat burutzen bazen, ez dago printzipioz arazorik, horrek lagundu egingo baitu giharren tonua mantentzen eta arnas eta zirkulazio aparatuak egoera egokian mantentzen. Komeni da ariketa aerobikoak burutzea, fase anaerobikora iritsi gabe, hau da, arnasa galdu gabe, umekiari oxigenoa hobeto iritsiko baitzaio horrela. Ez da lehiatzea komenigarria, nahiz eta kasu batzuetan gauza harrigarriak ikusi diren, Evelyn Ashforden kasuan besteak beste, munduko marka hobetu baitzuen 1987an Zurichen haurdun egonda. Beste kasu batzuetan ere antzekoak gertatu dira, kirolariak haurdun zegoela jakin gabe edota haurdunaldiaren lehen hiletan.

Antisorgailu bat aukeratzeko orduan, ohizkoena pilula izaki, kontuan hartu behar da gutxitu egiten duela gehieneko oxigeno kontsumoa, horrek gaitasun aerobikoan duen eraginarekin, eta handitu egiten duela azido laktikoaren produkzioa, horrek erresistentziako kiroletan duen eragin kaltegarriarekin.

Iturria: Dr.Enrique Perez de Ayala

Itzuli

Estatu mailako lehiaketak

Gipuzkoako taldeak !!
 Nazioarteko eta Estatu Mailako Lehiaketak

  • Areto Futbola
    2025/5/11

    tolosala af ke garaje tolosa 3

    lauburu ke ibarra 1

  • Hockey
    2025/5/11

    c h barrocanes 2

    atlético san sebastián 2

  • Hockey
    2025/5/11

    real sociedad s.a.d. 2

    cd terrassa hockey 0

  • Futbola
    2025/5/11

    real sociedad 4

    granada cf 2

  • Futbola
    2025/5/11

    sd eibar 0

    atletico de madrid 2

  • Futbola
    2025/5/11

    santutxu fc b 2

    real sociedad b 1

Emaitza gehiago
Subir
  • Facebook 
  • Twitter 
  • YouTube 
  • Instagram  
Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Tlfno. zb. 943 112 111
  • Lege oharra
  • Pribatutasun politika
  • Web-mapa
  • Erabilerraztasuna