• Hasiera
  • Nortzuk gara
  • Eskola Kirola
  • Zer egiten dugu
  • Zer egin nahi duzu?
  • Zer jakin nahi duzu?
  • Kirolgi
  • Kirol emaitzak
  • Kirolak
  • gipuzkoa.eus
  • Aktualitatea
  • Tramiteak
  • Aldundia
  • Irekia
  • Facebook 
  • Twitter 
  • YouTube 
  • Instagram  
ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia - Diputación Foral de Gipuzkoa
ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia - Diputación Foral de Gipuzkoa Kirolak gipuzkoa.eus-eko menu nagusia ireki
  • Aktualitatea
  • Tramiteak
  • Aldundia
  • Irekia
  • Kirolak-n bilatu
  • EU
  • EU
  • Kontaktu horokorrak
  • dfg-compartir-span
  • ES
  • 943 112 111
  • gipuzkoa@gipuzkoa.eus
  • Gure bulegoak
  • Sare sozialak

Kirolak

  • Hasiera
  • Nortzuk gara
  • Eskola Kirola
  • Zer egiten dugu
  • Zer egin nahi duzu?
  • Zer jakin nahi duzu?
  • Kirolgi
  • Kirol emaitzak
  • gipuzkoa/
  • Kirolak/
  • Kirol emaitzak/
  • Biologia-ezaugarriak/

 
menu-kirolak
    • Hasiera
    • Lehiaketak
    • Agiriak
    • Hauteskundeak
    • Klubak eta taldeak
    • Berriak
    • Argazki galeria
    • Loturak
  • AFEDEGI
    • Nortzuk gara
    • Federazio directorioa
    • Kirola eta teknologia
    • Kirola eta gizartea
    • Afedegiko Edukiak
    • Gipuzkoako Foru Aldundia
    • Eusko Jaurlaritza
    • Udaletxeak

Lotura interesgarriak

Argazki galeria

Argazki galeria

Kirola eta gizartea Emakumeen kirola

Biologia-ezaugarriak

Emakumeen saskibaloi taldeaEmakumeak ezaugarri biologiko bereziak ditu, eta, ondorioz, ariketa fisikoa egitean, bere organismoan eragina izango du. Hala ere, giza organismoaren fisiologia atalka aztertzen bada, gutxi dira gizon eta emakumeen artean berezitasun nabarmenak erakusten dituztenak. Berezitasun nagusienak ugal-aparatuari eta hormonen erregulazio sistemari dagozkie, atal fisikoan. Nerabezaroan hasita ematen den hormona jariatzea izango da errendimendu gorabeheratsuaren errudun, bai eta lehiaketak bereizita egitearen eragile ere.

Pelbisaren hezur-egitura zabalagoa izanik, emakumeek grabitate-zentroa beherago dute, eta horri esker egokiagoak dira neskak gimnastika, aerobic eta antzeko kirolak egiteko.

Erresistentzia gaitasuna eskatzen duten kiroletan, oxigenoaren kontsumoa –VO2- gaitasun aerobikoa txikixeagoa da emakumeetan; horren arrazoia zera da, erresistentzian parte hartzen duten faktoreak –bihotza, birikak, giharrak- tamainaz txikixeagoak direla. Entrenamenduekin hobetu egiten da oxigenoaren kontsumoa, baina hor genetikaren eragina ere kontuan hartu behar da, eta horrek aldea areagotu egiten du sexu bakoitzaren barruan.

Gorputzaren konposizioa ere ezberdina da; maila altuko kiroletan, atletismoan adibidez, gantz kopurua %7koa da gizonetan eta %15ekoa emakumeetan.

Pisu argalaren, hau da, gantzik gabekoaren, oxigeno kontsumoaren baloreak hurbilago daude, eta dagoen aldea entrenamendu mailari eta genetikari egotzi behar zaie.

Kirolean garrantzi handia du indarrak. Hezurduraren gihar masa testosterona hormonak kontrolatzen du. Emakumeek gizonezkoek baino hezur-gihar gutxiago du proportzioan -%23 haiek eta %40 hauek- , eta baita gorputzeko gantz proportzio handiagoa ere -%25 eta %30 bitartean kirolik egiten ez duten emakumeetan eta %13 eta %17 bitartean emakume kirolarietan, eta %20 eta 25 artean kirolik egiten ez duten gizonetan eta %4 eta %10 bitartean kirola egiten dutenetan. Gorputzeko gantzak leku jakinetan metatzeko joera du. Hala, emakumeen artean ipurmasailetan eta aldakan pilatzen da, balizko haurdunaldia babesteko, eta gizonen artean sabelaldean metatzen da.

Gantz zelulen (adipozitoak) seinaleen errezeptoreetako batzuk a-2 adrenergikoak dira: hauek adrenalinak aktibatzen ditu estres edo jarduera egoeran, eta emakumeetan ipurmasailean eta aldakan daude, eta gizonetan, berriz, gerri aldean; a-2 hormonak lipolisia inhibitzen du, hau da, gantzaren degradazioa deusezten.
Beste tokietako b-1 errezeptoreetan, adrenalinak lipolisia bizkortu egiten du, eta ondorioz, gantz metaketa gutxitu egiten da beste tokietan. Argaltzeko dieta bat eginda, emakumeak %10 galduko du aldakan eta %25 gerrian, non dagoeneko gutxiago zuen. Garbi geratu da ariketa fisikoari esker b-1 errezeptoreak gehitu egiten dira "sexuari lotutako tokietan" eta a-2 hormonak gutxitu, honek ahalbidetuko baitzuen gantz kopurua gutxitzea leku horietan.

Arnas sistemak ere aldeak ditu emakumeengan, biriken bolumena %10 txikiagoa baita eta hemoglobinaren kontzentrazioa 2 puntu txikiagoa (gizonetan 14 eta 16 bitartean eta emakumeetan 12 eta 14 bitartean); ondorioz, ariketa garaian oxigenoaren gehienezko kontsumoa gutxitu egiten da eta, ondorioz, erresistentziako kiroletarako %15 eta %20 arteko gaitasun galera dago.

Ariketak egitean emakumeek izerdi gutxiago botatzeak adierazten du horien izerdi-guruinak gizonezkoenak baino gutxiago garatu direla eta bero transferentzia sistema desberdinak dituztela.

Nerabezaroan hasitako hormonen jarioak baldintzatuko ditu ezaugarri bereizgarriak eta kirol errendimenduan izango du eragina.

  • Amenorrea
  • Elikadura alderdiak: Kaltzioa eta Burdina

Iturria: Dr.Enrique Perez de Ayala

Itzuli

Estatu mailako lehiaketak

Gipuzkoako taldeak !!
 Nazioarteko eta Estatu Mailako Lehiaketak

  • Eskubaloia
    2023/3/26

    ereintza aguaplast

    ilcapo hondarribia bidasoa

  • Saskibaloia
    2023/3/26

    mondragon unibersitatea

    c.b. santurtzi sk

  • Saskibaloia
    2023/3/26

    juaristi isb

    guuk gipuzkoa basket

  • Areto Futbola
    2023/3/26

    zierbena c.d.f.

    afantxo pesc. ferreres

  • Eskubaloia
    2023/3/26

    shar zaragoza

    aiala zarautz ke

  • Eskubaloia
    2023/3/26

    horneo sporting alicante

    amenabar zarautz z.k.e.

Emaitza gehiago
Tweets by kirolaknet
Subir
  • Facebook 
  • Twitter 
  • YouTube 
  • Instagram  
Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Tlfno. zb. 943 112 111
  • Lege oharra
  • Pribatutasun politika
  • Web-mapa
  • Erabilerraztasuna