• Hasiera
  • Nortzuk gara
  • Eskola Kirola
  • Zer egiten dugu
  • Zer egin nahi duzu?
  • Zer jakin nahi duzu?
  • Kirolgi
  • Kirol emaitzak
  • Kirolak
  • gipuzkoa.eus
  • Aktualitatea
  • Tramiteak
  • Aldundia
  • Irekia
  • Facebook 
  • Twitter 
  • YouTube 
  • Instagram  
ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia - Diputación Foral de Gipuzkoa
ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia - Diputación Foral de Gipuzkoa Kirolak gipuzkoa.eus-eko menu nagusia ireki
  • Aktualitatea
  • Tramiteak
  • Aldundia
  • Irekia
  • Kirolak-n bilatu
  • EU
  • EU
  • Kontaktu horokorrak
  • dfg-compartir-span
  • ES
  • 943 112 111
  • gipuzkoa@gipuzkoa.eus
  • Gure bulegoak
  • Sare sozialak

Kirolak

  • Hasiera
  • Nortzuk gara
  • Eskola Kirola
  • Zer egiten dugu
  • Zer egin nahi duzu?
  • Zer jakin nahi duzu?
  • Kirolgi
  • Kirol emaitzak
  • gipuzkoa/
  • Kirolak/
  • Kirol emaitzak/
  • Elikadura alderdiak: Kaltzioa eta Burdina/

 
menu-kirolak
    • Hasiera
    • Lehiaketak
    • Agiriak
    • Hauteskundeak
    • Klubak eta taldeak
    • Berriak
    • Argazki galeria
    • Loturak
  • AFEDEGI
    • Federazio directorioa
    • Kirola eta teknologia
    • Kirola eta gizartea
    • Afedegiko Edukiak
    • Gipuzkoako Foru Aldundia
    • Eusko Jaurlaritza
    • Udaletxeak

Argazki galeria

Argazki galeria

Kirola eta gizartea Emakumeen kirola

Elikadura alderdiak: Kaltzioa eta Burdina

Elikaduraren aldetik, bi elementu daude emakumearen gorputzak gizonarenak baino gehiago behar dituenak: kaltzioa eta burdina.

Burdina hemoglobinaren osagai nagusienetakoa da eta, ondorioz, odoleko globulu gorriena. Emakumeak gizonaren burdina kopuru bikoitza hartu behar du dietan, eta kopuru hori hartu behar du batez ere haragia, gibela, hegaztiak, sardinak, hegaluzea, txirlak etab. janez, eta gutxiago marrubiak, aranak, ziazerbak, babarrunak janez; izan ere, haragiaren taldekoak janda bigarren taldekoak janda baino lau aldiz burdina gehiago asimilatzen da.

Kafean, tean eta ardo beltzean hain ugariak diren taninoek burdina gorputzean sartzea oztopatu egiten dute, eta entsaladatan eta frutetan dagoen C bitaminak, aldiz, burdina asimilatzen laguntzen du.

Kaltzioa da emakumeak bereziki hartu behar duen beste minerala, batik bat haurdunaldian, edoskitzaroan eta menopausian. Estrogeneok galarazi egiten dute mineralen galera, baina hormonen jarioa gutxitzen denean, kirolariaren amenorrea egoeran kasu, kaltzioa galtzeko arrisku handia dago. Kaltzioa batez ere esnekietan aurki daiteke, eta jakina da ariketa fisikoak hezurrak gogortu egiten dituela, batez ere gorputza mugitzeko karga hartzen duten hezurrak.

Lokomozio-aparatuaren arazoei dagokienez, estatistiken arabera, emakumeak gizonezkoak baino malguagoak dira eta, ondorioz, besteak beste tendinitis eta gihar haustura bezalako patologia gutxiago nozitzen dituzte. Hala ere, honatx patologia ohizkoenen zerrenda:

  1. Erretropatelarreko mina: errotularen barneko aldean, gehienetan koadrizeps femoraleko giharraren ahuldadea tarteko.
  2. Sorbaldako mina, askotan sorbaldako azpiluxazioaren ondorioz edo sorbaldako gihar biratzaileen kirteneko aldaketak direla eta.
  3. Espondilitisa: min hau gerrialdean agertzen da eta jatorria du gerrialdeko bizkarrezurraren oker batean, zonalde horretako gihar eskasiarekin batera.
  4. Estresaren hausturak: kausa traumatikorik ez dute jatorrian ustez, baina amenorreak eta, ondorioz, osteoporosiak (hezurren dentsitate baxua) eragindakoak dira.

Azkenik, esan sexualitateak ez duela ariketa erregularraren eraginik jasaten; aitzitik, emakumeak bere gorputza forma onean sentitzen duenean, konfiantza handiagoa du bere buruarengan eta aberastu egiten du bere sexu-bizitza.

Iturria: Dr.Enrique Perez de Ayala

Itzuli
Subir
  • Facebook 
  • Twitter 
  • YouTube 
  • Instagram  
Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Tlfno. zb. 943 112 111
  • Lege oharra
  • Pribatutasun politika
  • Web-mapa
  • Erabilerraztasuna