• Hasiera
  • Nortzuk gara
  • Eskola Kirola
  • Zer egiten dugu
  • Zer egin nahi duzu?
  • Zer jakin nahi duzu?
  • Kirolgi
  • Kirol emaitzak
  • Kirolak
  • gipuzkoa.eus
  • Aktualitatea
  • Tramiteak
  • Aldundia
  • Irekia
  • Facebook 
  • Twitter 
  • YouTube 
  • Instagram  
ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia - Diputación Foral de Gipuzkoa
ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako Foru Aldundia - Diputación Foral de Gipuzkoa Kirolak gipuzkoa.eus-eko menu nagusia ireki
  • Aktualitatea
  • Tramiteak
  • Aldundia
  • Irekia
  • Kirolak-n bilatu
  • EU
  • EU
  • Kontaktu horokorrak
  • dfg-compartir-span
  • ES
  • 943 112 111
  • gipuzkoa@gipuzkoa.eus
  • Gure bulegoak
  • Sare sozialak

Kirolak

  • Hasiera
  • Nortzuk gara
  • Eskola Kirola
  • Zer egiten dugu
  • Zer egin nahi duzu?
  • Zer jakin nahi duzu?
  • Kirolgi
  • Kirol emaitzak
  • gipuzkoa/
  • Kirolak/
  • Kirol emaitzak/
  • Alice Melliat/

 
menu-kirolak
    • Hasiera
    • Lehiaketak
    • Agiriak
    • Hauteskundeak
    • Klubak eta taldeak
    • Berriak
    • Argazki galeria
    • Loturak
  • AFEDEGI
    • Federazio directorioa
    • Kirola eta teknologia
    • Kirola eta gizartea
    • Afedegiko Edukiak
    • Gipuzkoako Foru Aldundia
    • Eusko Jaurlaritza
    • Udaletxeak

Argazki galeria

Argazki galeria

Kirola eta gizartea Emakumeen kirola

Alice Melliat

Emakumezkoen kirol mugimenduak Alice Melliat frantziarrarengan aurkitu zuen aitzindari bat. Ikasle garaian, kirolik egin ez bazuen ere, gerora hasi zen stadiumetara joaten, honako hau pentsatuz, alegia, kirolak nortasuna garatzen duela, segurtasuna eta adorea ematen dituela eta trebetasuna eragiten duela. Denborarekin, kirolari bikain bihurtu zen (arraunean), eta, ordura arte, distantzia luzeko arraunlariei zegokien diploma lortu zuen lehenengo emakumea izan zen. 1917an Frantziako Emakumezkoen Elkarteen Federazioa sortu zuen (FFSF). 1921ean, Monakon, Emakumezkoen Olinpiada antolatu zuen, eta, Olinpiada hartan bost herrik hartu zuten parte, alegia, Britainia Handia, Suitza, Italia, Norvegia eta Frantzia. 1921eko urriaren 31n, Estatu Batuen, Britainia Handiaren, Italiaren, Txekoslovakiaren eta Frantziaren laguntzaz, Emakumezkoen Nazioarteko Kirol Federazioa (FSFI) antolatu zen.

1922. urte inguruan, 7 herritako emakumeek Emakumezkoen Bigarren Olinpiadan hartu zuten parte, eta, horrela jarraitu zuten lau urtez behin. 1934. urtean, Londresen 15 atletismo proba sartu ziren programan, eta 19 herritako atletek hartu zuten parte.

FSFI-k, Nazioarteko Atletismo Federazioak (IAAF) Munduko Atletismo Txapelketetan emakumezko probarik sartu gabe jarraitzen zutela ikusirik, mundu mailako lehenengo Emakumezkoen Jokoak antolatu zituen Parisko Pershing stadiumean. Emakumezkoen Bigarren Joko Olinpikoak Goteborg-en (Suedian) izan ziren 1926an. Joko Olinpikoak eta IAAF hasi ziren ekitaldia ikusten eta haren jarraipena egiten, eta antolakuntzari amaiera ematen saiatu ziren, Amsterdamgo Joko Olinpikoetan, 1928an, 100m eta 800mko probak, altuera jauzia, disko jaurtiketa eta 4x1000m-ko errelebu lasterketa. IAAFrekin akordio protokolo bat sinatu zuten.

Alice Melliatek, mundu mailako bere mugimenduak 1928ko eta 1932ko Joko Olinpikoetan jaso zuen arreta eskasa ikusita, 1930ean eta 1934an Emakumezkoen Munduko Jokoak Pragan (Txekoslovakian) eta Londresen, hurrenez hurren egitea erabaki zuen.

1938an FSFI desegin egin zen, emakumezkoen probak, poliki-poliki, Joko Olinpikoetan sartzen joan baitziren, eta emakumezkoen atletismoa IAAFren programan, behingoz arrakastaz sartu zen.

1900etik, Estatu Batuek eraman ditu emakumerik gehien Udako Joko Olinpikoetara, 1.183 parte-hartzaile, hain zuzen. Ondoren, Britainia Handiak, 835 eraman dituenak; bi Alemaniek, berriz, 744, Kanadak 668, Sobiet Batasunak/Errusiar Federazioak 634, Australiak 515, Japoniak 499, Frantziak 483, Herbehereek 460 eta Italiak 384. Neguko Joko Olinpikoetara, berriz, Estatu Batuek 309 emakume eraman ditu, Kanadak 221eta Alemaniak 186.


  • Charlotte Cooper
  • Enriqueta Basilio Sotelo
  • Katia Mascangni Stivachtis
  • Kerstin Palm
  • Flor Isava Fonseca eta Pirjo Haggman
Itzuli
Subir
  • Facebook 
  • Twitter 
  • YouTube 
  • Instagram  
Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Tlfno. zb. 943 112 111
  • Lege oharra
  • Pribatutasun politika
  • Web-mapa
  • Erabilerraztasuna