Prestakuntza fisikoaren papera
Lesioen prebentzioa, jarduerarekin arazo muskulu-eskeletikoak ez izatea ahalbideratzea eta bizimodu sedentario baten ondorio diren ohitura txarrak konpentsatzea, prestakuntza fisikoaren helburu nagusienetarikoak beharko lukete izan.
Kontutan hartu behar da gazte baten kirol-bizitza distantzia luzeko lasterketa bat baten parekoa dela, eta pixkanaka joan behar dela. Horregatik oinarrizkoa da progresioa bermatzea, gaitasun fisikoen lanarekin, adin bakoitzari dagokion etaparekin ados entrenatzen jarraitzeko eta azken helburu bezala etekin maximoa lortzeko.
Ahalmen fisikoak eta bere ezaugarriak kirolarien adinarekin bat ondo garatzea, kontutan hartuta etapa bakoitzean badaudela edukin-multzo bat lanerako egokia eta garrantzitsua dena.
Oinarrizkoa da aurreko ikasketak segurtatzea, bai kirol-teknikena bai etapa bakoitzari dagokion ohitura fisikoena. Baita ere inportantea da kirolariari ikustaraztea hasierako urratsen alderdi ez nabarien garrantzia, hala nola, beroketa eta atsedenera itzuliaren garrantzia.
Irizpideak
Zentzuduna izan. Prestakuntza fisikoaren baldintzen eta bere egokitasunaren azterketa egin. Nondik datorren eta nora joan nahi den jakin. Gazteekin eta ez txikiak diren helduekin lan egiten dela jakitea.
Oinarrizko baldintza fisikoa (orokorra eta multilaterala) garatzeko adin bakoitzari dagokien zamaren bolumena eta intentsitatea errespetatu.
Banakoaren ezaugarriak kontutan hartu, bai beharrei bai egindako lanari dagokiona (baliteke aurretik lan desberdina egin duten pertsonak izatea). Garrantzitsua da, posible den einean, adin desberdinak (biologikoa, kronologikoa eta psikologikoa) ezberdintzea
Zehaztea kirolari bakoitzearekin erabili behar diren estrategiak eta bideak bere ezaugarrietan oinarrituta.
Iturria: Eugenio Rodriguez-Preparador físico-Unidad deportiva Policlínica Gipuzkoa
Informazio gehiago: www.medicina-deportiva.net
naturpeller san cristobal de segovia 0
cmo valves lauburu ibarra 7
gesalaga okelan gipuzkoa sortzen 32
gaztedi rt 31
caja rural de zamora cbcv boecillo 73
ulacia zke 67
sd eibar 0
elche cf 1
betoño cd 1
real sociedad de fútbol 0
ereintza aguaplast 27
trapagaran eskubaloia 26