Erresistentziaren definizioa hainbat kontzeptuk baldintzatzen dute. Badira beste hizkuntzatan endurance edo resistance bezalako hitzak, erresistentzia egokiago definitzen dutenak. Ez da gauza bera bi indar elkarren aurka jartzea edo nekearekiko nahiz minarekiko gaitasuna edukitzea. Erresistentzia ariketa fisikoaren kontzeptu moduan hartutako definizio gehienetan, garbi dago nekea dela erresistentziaren faktore baldintzatzailea eta mugatzailea. Alde fisikoan zein mentalean (psikologikoa, emozionala…) koka daiteke. Gero eta argiago dago ezin dela nekearen zergatia kausa bakar batera mugatu; estres emozionalak berak ere gorabeherak eragin ditzake alde fisikoan (tentsio arterialaren gorakada, bihotzaren taupaden azkartzea, etab.).
Kirolari gehienentzat erresistentzia ahalik eta denbora gehien "jasatera" mugatzen da, proba bat amaitzera. Hori, printzipioz, ez litzateke hain gogorra izango. Erresistentzia proba nagusiena, maratoia alegia, edozeinek burutu dezake, ibilian, adibidez (denboraz kanpo iritsiko ginateke baina ez liguke inork ukatuko 42 kilometro eta 195 metro egin izana). Arazoa, beraz, proba amaitu nahi dugun denboran datza. Ez da gauza bera ibilian egitea (10 minutu kilometroko eginez, guztira 7 bat ordu) edo kilometroko 5 minutuko erritmoan egitea (denbora erdian).
Gai honetan, paradoxa baten aurrean gaude: zer dela eta dauka erresistentzia gutxiago mugitzen denbora gehiago daramanak? Kontua ez al da denbora askoan entrenatzea? Erresistentzia handiagoa du denbora gehiago "jasaten" duenak?
Nekea kontzeptuaz gain, beste bi kontzeptu daude lotuta erresistentzia hitzari: intentsitatea eta errekuperazioa. Arestian esan bezala, ez da gauza bera 42 kilometrori 5 minututan eginez eustea edo 6 minutuan, nahiz eta bigarren kasuan guztira denbora gehiago behar lehenean baino. Abiadurari denbora luzez eustea erresistentziarekin dago lotuta. Horrez gain, emaitza hobeak lortzeko entrenamendu jarraiak eginez gero, aurreko esfortzuetatik errekuperatu eta eraginkortasun handiagoz entrenatzeko erronkaren aurrean egongo gara.
Beste definizio batzuk ere eman genitzake erresistentziaren inguruan, hala nola, esfortzu luzetan intentsitate jakin batean nekea jasateko gaitasuna eta/edo esfortzu psikiko nahiz fisikoetatik azkarrago errekuperatzeko gaitasuna. br> "Endurance" hitza dagokio hobekien kontzeptu honi. Hainbat liburutan irakurri ahal da hitz hau. Baita "endurance" probei dagokienean ere.
Endurance: nekeari, minari aurre egiteko gaitasuna.
Iturria: Eugenio Rodríguez-Hezkuntza Fisikoan Lizentziatua-Policlínica Gipuzkoako Kirol Saila.
Informazio gehiago: www.medicina-deportiva.net
real sociedad
ajax
anaitasuna 34
mek eibar eskubaloia 29
real sociedad b
durango scd
urduliz ft 2
aretxabaleta ke 3
blendio sinfin santander 36
amenabar zarautz z.k.e. 32
bm. utebo vg
labarra-nikol pulpo ek